Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1980ko hamarkadan Reggiani eta Gucci ezkonduta egon ziren. 1995ean Gucci erail egin zuten, buruan tiro eginda. Mertzenario bat izan zen tirokatzailea. Urte batzuk geroago, Reggianiri egotzi zioten hilketaren ardura, hiltzailea kontratatzearena, hain zuzen ere. 1998an errudun deklaratu zuten, eta 29 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Preso zegoela suizidatzen saiatu zen behin, bere burua urkatzen ahaleginduta. 2011n atera zen presondegitik, 18 urteko zigorra beteta, jokabide ona izan zuela argudiatuta.[1]