When a Stranger Calls (euskaraz Arrotz Batek Deitzean), 1979ko Fred Walton estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. Charles Durning, Carol Kane, Colleen Dewhurst eta Tony Beckley aktoreek antzeztu zuten.
When a Stranger Calls Back (2006) jarraipena izan zuen, gainera ondorengo beldurrezko film askorengan eragina izan zuen, tartean Wes Cravenek zuzendutako Scream filmaren lehenbiziko 12 minutuetan.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Gau batez, Jill Johnson (Carol Kane) neska gaztea eta institutuko ikaslea Mandrakis (Carmen Argenziano) doktorearen etxean haren haurrak zaintzen ari dela arrotz baten telefono deiak jaso eta uneoro norbait berari begira eta jazarpena egiten ari zaiola jabetuko da. Azkenean, jazartzailea bezala Curt Duncan (Tony Beckley) ingeles itsasgizona identifikatu eta eroetxean sartuko dute.
Gertaera hori jazo eta zazpi urtera, Jill berriz ere arrotz berdinak jazartuko du.