What What (In the Butt) (euskaraz: «Zer Zer (Ipurdian)») Andrew Swant eta Bobby Ciraldok Samwellen izen bereko abestiarentzat sortutako bideo biral bat da. Homosexualitateari eta uzki-sexuari egiten dizkion erreferentzia ugariengatik da ezaguna. Abestiaren letra, Mike Stasnyren ekoizpena, izenburuaren ingurukoa da nagusiki. Bideoa Milwaukeetik igo zuten YouTubera 2007ko San Valentin egunean. 2020ko urtarrilean, bideoak 70 milioi bisita baino gehiago zituen.