Walter Landerra

Walter Landerra
Bizitza
JaiotzaFrantziako Erresuma, XI. mendea
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaKonstantinopla, 1096 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza modua: guduan hila
Jarduerak
JarduerakCrusader (en) Itzuli
Graduazaldun

Walter Landerra[oh 1] (? - 1096) Pobreen Gurutzada izenez ezagutzen den migrazioaren buruzagi nagusietako bat izan zen, Lehen Gurutzadako espedizio nagusia baino pixka bat lehenago abiatu zena. Petri Ermitauarekin batera, Gualteriok pobreen gurutzada zuzendu zuen Lehen Gurutzadaren hasieran. Urbano II.ak Lur Santua birkonkistatzeko deia egin ondoren, lider espiritualek gidatutako herrixka, herri eta hiri osoen migrazio masibo eta espontaneoa gertatu zen, turkiarrek konkistatutako Jerusalem hiriari berriz heltzeko asmoz.

Zaldun armada nagusia eta bere jarraitzaileak (Printzeen Gurutzada deiturikoa, historiak Lehen Gurutzada bezala izendatu ohi duena) baino dezente lehenago abiatu ziren, Germaniako Erromatar Inperio Santua, Hungariako Erresuma eta Ekialdeko Erromatar Inperioko Bulgariako probintzia zeharkatuz, Petri Ermitauak hartu zuen bidetik aparte. Alemania eta Hungaria zeharkatu zituzten, eta Belgradeko eremua arpilatzeari ekin zioten, hango biztanleen etsaitasuna erakarriz. Handik Konstantinoplaraino jarraitu zuten, bizantziar eskolta batek zainduta.

Walter eta Petri Konstantinoplan elkartu ziren, non Alexio I.a Komnenok Bosforoa zeharkatzeko garraioa eman zien, Turkiara heldu ahal izateko. Behin hara iritsita, eta Petrik bere gizonak atxikitzeko ahaleginak egin arren, gurutzatuek turkiarren aurka egin zuten iritsi eta gutxira, eta haien aurka bidalitako armada profesional batek sarraskitu zituen. Petri Konstantinoplara itzultzeko gai izan zen, baina Walter bere jarraitzaileekin batera hil zen 1096an[2][3].

Oharrak

  1. Euskaltzaindiak bere 181. arauan[1] Walter Landerra izena ematen du pertsona honentzat. Frantsesez Gautier Sans-Avoir deitu izan dute, ingelesez: Walter Sans Avoir eta gaztelaniaz Gualterio, Walter edo Gutierre izenak eta Sin Haber, Sin Blanca, El Menesteroso eta El Indigente bezalako abizenak izan ohi ditu.

Erreferentziak

  1. Erdi Aroko pertsona-izenak. Euskaltzaindia.
  2. (Ingelesez) Aachen), Albert (of. (2007-03-15). Albert of Aachen: Historia Ierosolimitana, History of the Journey to Jerusalem. Clarendon Press ISBN 978-0-19-920486-1. (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  3. «Walter unknown of Boissy-sans-Avoir | A Database of Crusaders to the Holy Land, 1095 - 1149» www.dhi.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).

Kanpo estekak

Biografia
Frantziako Erresuma
Artikulu hau Frantziako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!