Vitória de Guimarães, ofizialki Vitória Sport Clube Portugalgo futbol taldea bat da, Guimarães hirikoa.
1922an sortu zen eta lehenengo emaitza aipagarria 1942an izan zuen Kopako finalera iritsi baitzen. Bere historian zehar beste bost final jokatu ditu eta bakarra irabazi, 2013koa SL Benfica garaituz.
Nazioarteko denboraldirik onena 1986-87ko UEFA Kopa izan zuen, final laurdenetara iritsi baitzen. Etxean bina egin ondoren Borussia Mönchengladbach-ek Alemanian kanporatu zuen.
XXI mendearen hasieran talde indartsua osatu zuen eta 2007-08an hirugarren postuan gelditu zen ligan.
Vitória de Guimarãesek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka: