Herri honen historia hasi zen Sotoren komentua eraiki eta urte batzuk geroago, 1406 urtean hain zuzen ere. Komentua hiriaren hegoaldean eraiki zen. Adituek oraindik ez dakite noiz joan ziren bertara lehen biztanleak, baina badakite 1595 urtean 21 biztanle bizi izan zirela. Biztanle hauek jadanik desagertutako San Pedro de Campeán herritik etorritakoak ziren.
Herriaren izena, Campeaneko ibaitxoari esker jarrita dauka. Ibaitxo hau Duero ibaiaren ibaiadarra da.
Ondarea
Ama Birjina Sotoren komentu frantziskotarra: Ondasun Kulturala izendatua, une honetan egoera larrian dago, gainera bere propietatea esku pribatuetan zatituta dago. Barrutik ezin da ikusi, kanpotik, ordea, oso interesgarriak dira bere baratzea ikustea eta beste garaiko aberastasuna sumatzea.
Zilarrezko bidea: Orain dela mende asko erromatarren bidea izan zen, gaur egun, aldiz, Santiagora joaten diren erromesak hemendik pasatzen dira. Herriak badu erromesentzako aterpe bat.
Las Culcas hegia: 864m ditu. Herriak La Esculca deitzen zaio. Herriaren lekurik altuenean da eta gainera herriaren muga da.
Hiru upeltegi daude, kalitatezko ardoak, bai gorriak, bai zuriak eskaintzen dituztenak. Badaude ere familiako upeltegiak ere badaude; hauek, nahiz eta bakarrik ardo gazteak egin noizean behin pattarra ere egiten dute