- Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vicente Rojo».
Vicente Rojo Lluch (La Font de la Figuera, Valentzia, 1894ko urriaren 8a - Madril, 1966ko urriaren 14a) espainiar militarra eta Errepublikako armadako Estatu Nagusiko burua izan zen Espainiako Gerra Zibilean. Madrilgo, Ebroko eta Bruneteko guduetan parte hartu zuen. Gerra aurretik eta ondoren, zientzia militarren irakasle moduan aritu zen.