Vicente Larrea Gaiarre Bilbon jaio zen, 1934ko apirilaren 1ean. Aita, Jose Larrea Etxaniz, bilbotarra zuen, irudigintza tradizionala lantzen zuen eskultorea; ama, Pilar Gaiarre Galbete, berriz, nafarra zen. Txikitandik hasi zituen ikasketa artistikoak etxeko tailerrean. BatxilergoaIndautxukojesuiten ikastetxean igin ondoan, Meategietako eta Siderurgiako Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen; 1957an graduatu zen.Egonaldiak egin zituen Raymond Dubois eskultorearen tailerrean, Solesmesen. Bertako abadianPierre Reverdy poeta surrealista ezagutzeko parada izan zuen.[2]
Gaztetan, eskultura erromanikoak liluraturik, estilo horren azterketa sakona egin zuen. 1966an hasi zen abstrakzioarekin, izaera eraikitzaile geometriko, lerrozuzen edo bihurgunetsuko eskulturen bitartez: Kirikiñoren Monumentua (1966, Mañariako hilerria), Formas concéntricas 1 (1968, Bilboko Arte Ederren Museoa).[2] Baina lan horiek ez zuten iragarri etortzear zegoen obra. Denbora batez, forma geometriko eta organikoak uztartu ondoren, bigarrenen alde egin, eta apurka, forma konplexu eta itxiagoak gailendu ziren bere obran, barruan zutena guztiz ezkutatu arte.[1]
Azkeneko urteetan, forma zurrun horietatik urrundu eta fantasia formalen munduan egin zuen bere lana. Horretarako argizaria eta poliesterra bezalako materialak erabiltzen zituen.