Vendée Globe munduari bira ematen duen bakarkako itsasontzi-estropada da.
Ezaugarriak
VELUX 5 Oceans Race estropadak ez bezala, ez du etenaldirik. Estropada Philippe Jeantotek1989an sortu zen eta 1992tik aurrera lau urtero egin da. International Monohull Open Classes Association erakundeko Open 60 klaseko itsasontzirako irekia da (2004 baino lehen, baita Open 50 ere). Hasiera eta bukaera VendeekoLes Sables-d'Olonne portuan ditu. Lehiakideek ezin dute kanpoko laguntzarik jaso, ezta eguraldiaren iragarpena ere.