Vanessa Anne Hudgens (Salinas, Kalifornia, 1988ko abenduaren 14a) abeslaria, konpositorea, modeloa, aktorea eta diseinatzailea da.
Biografia
Vanessa Anne Hudgens 1988ko abenduaren 14an jaio zen, Salinasen, Kalifornian. Haren gurasoak Gina eta Gregory Hudgens dira. Amak arrakasta handia izan zuen bere bulego lanetan, eta aita suhiltzailea izan zen. Erlijio katolikoan hezi zuten, eta ahizpa gazteago bat du, Stella Hudgens, orobat aktorea.
Hudgenek jatorri kultural mistoa du: aita irlandarra eta indigena da, eta ama manilarra da jatorriz baina filipinar, txinatar eta espainiar arbasoak ditu. Vanessaren aiton-amona guztiak musikariak izan ziren.
Zortzi urte zituela antzoki musikal batean aurkeztu zen abeslaritzat, eta hortik aurrera produkzio lokaletan agertzen hasi zen: Carousel, The Wizard of Oz, The King and I, Music Man, eta Cinderella, besteak beste. Bi urte geroago telebistako iragarki eta antzerkietan agertzen hasi zen, eta haren familiak Los Angelesa aldatu zen bizitzera.
2006an bere lanik garrantzitsuena egin zuen, Gabriela Montes interpretatuz, High School Musicalen. Lan horregatik hainbat saritara izendatua izan zen: Teen Choice, Awards eta Emmy.
2005tik 2010era Zac Efron abeslari, modelo eta aktorearen bikote izan zen, eta 2011z geroztik Austin Butler orobat aktore, abeslari eta modeloaren bikotea da.
Filmak
Diskoak