Unis
Urrezko Horusen izena edo Hor-Nub izena :
Egiptoko Inperio Ertainean , XI eta XII. dinastiatan , faraoiek bost titulu jasotzen zituzten. Jaiotza izenari, beste lau gehitzen zizkioten tronura igotzen zirenean. Honako hauek ziren:
Horusen izena , Nebtyren izena , Urrezko Horusen izena edo Hor-Nub izena , Tronu izena eta Jaiotza izena edo Sa-Ra izena .
Hor-Nub izena , Horus jainkoaren egiptoar hieroglifoarekin irudikatzen zen (Hor : belatz bat) urrearen ikurraren gainean pausatua dagoena (Nub : lepoko bat zintzilikarioekin) gehi faraoiari emandako epitetoa .
Denek I. dinastian , bere Horusen izena, urrearen ikur egiptoarrarekin lotu zuen. Djoserrek , III. dinastian jada erabili zuen Urrezko Horusen izena.
Inperio Ertainean izan zen titulu hau behin betiko gehitu zena.
Urrezko Horusen izena eta eta Nebtyren izena , faraoiek gutxien erabili zituzten tituluak izan ziren.