Ulpiano (latinez: Gnaeus Domitius Annius Ulpianus; Tiro, c. 170 – Erroma, 223) erromatar legelaria izan zen. Pretorioko lege-gizona izan zen Alexandro Severoren garaian. Enperadorearen soldaduek hil zuten. Idazki ugari utzi zuen, baina zati batzuk baino ez dira gorde: Responsa, De fideicommissis, De apellationibus.[1]
Berak utzitako arauak oraindik kontuan hartzen dira justizia ematerakoan:
- Honestae Vivere: zintzo bizi
- Alterum Non Laedere: inori ez kalte egitea
- Suum Cuique Tribuere: bakoitzari berea ematea
Erreferentziak