Uberaba aintzira Bolivia eta Brasil arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da, Pantanala izena duen eskualde zingiratsu handian.
Geografia
Itsasoaren mailarekiko 190 metrotako altueran aurkitzen da. 22 kilometroko luzera eta 20 kilometroko altuera du eta urtaro euritsuan 400 km²-ko azalera hartzen du[1]. Horrela pantanal osoko aintzira handiena da.
Aintziraren hiru laurdena Brasilen kokaturik dago eta laurdena baino ez da Boliviari dagokiona[2].
Paraná ibaiaren sisteman kokaturik dago[3].
Fauna
Fauna oso aberatsa aurkitzen da aintziraren ertzean; kapibarak, krokodiloak, guakamaioak...[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak