Txinatar erlijio tradizionala han txinatarren berezko erlijioa da.[1] Erlijio politeista da, xamanismoaren ezaugarri asko dituena, eta budismoak, konfuzianismoak eta taoismoak eragin handia dute erlijioan.
Zaila da jarraitzaileen kopurua zehaztea, iturrien arabera, 390 eta 880 milioi artean izanda. Txinako gobernuaren errolda eta inkesten aburuz, txinatarrek bere burua budista edo taoistatzat dute (erlijio bat hautatzen badute). Erlijio sinkretikoa izanda, zaila da antolaturik dauden txinatar beste tradizio espiritualetatik ondo ezberdintzea.
Txinatar erlijio tradizionala, gehienbat, politeismo eta sinkretismoaren aldaera bat da, barnean arbasoei mirespen eta jainko naturalei gurtza (batzuetan baita ilargi eta eguzkiari ere) dituena. Budismo, taoismo eta konfuzianismotik bere doktrina teologikoa hartzen du.[2] Askotan, santu taoistak, Buda eta txinatar jainkoak nahasten ditu. Bere jarraitzaileek sarritan sorginkeria erabiltzen dute.
Txinatar erlijio tradizionalak milioika jarraitzaile ditu bai Txina kontinentalean, bai Taiwanen bai mundu osoko txinatar komunitateetan. Txinako Gobernua ofizialki laikoa da, eta konfuzianismoa eta budismoa baino ez ditu babesten. Taiwanen, estatistika ofizialen arabera, herritar gehienak budistak dira. Hala eta guztiz ere, egun, erlijio tradizionalaren eragin kulturala handia da oso.