Tximinoaren Ama Birjina Albrecht Dürer artista alemaniarrak 1498. urtearen inguraun egindako grabatua da. Lana Chicagoko Arte Institutuan gordetzen da[1].
Adituek diotenez, italiarraren madonna (ama birjina) batetik hartu zuen eredua, irudi hau egiteko. Eragin hori argi ikusten da: Italiako margolarien estiloa hartu zuela igartzen zaio Dürerri, Leonardo da Vincirena nabarmen[2].
Bi animalia agertzen dira konposizioan. Ama Birjinaren oinean, gerritik hesira kateaturik dagoen tximinoa, makakoa da (irakurketa desberdinak egin dira bere sinbolismoaz). Bestetik, Jesus haurrak txori bati jatekoa ematen dio, litekeena txorru bat izatea, hau da, arimen salbazioa irudikatzeko erabiltzen zen hegaztia[2]. Konposizioan ageri den eraikina, Giulio Campagnolak berrerabili zuen Ganimedes izeneko lanean[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak