Chicagoko Arte Institutua, ingelesez: Art Institute of Chicago, AEBetako Chicago hirian dagoen arte-museo bat da. Munduko arte-museo garrantzitsuenetako bat da, eta ziurrenik AEBetako hiru arte-museo nabarmenetako bat, New Yorkeko Metropoliar Museoa eta Bostongo Arte Ederren Museoarekin batera.
1879an George Armourrek ireki zuen, eta 1893an Shepley, Rutan i Coolidge bostondar arkitektura estudioak diseinatitutako pizkundetar estiloko egoitzara lekualdatua izan zen.
Museoaren bildumaren barnean italiar, flandriar, herbeherear eta espainiar margolaritzako artelan nabarmenak daude, bai eta margolari ezagunenak ere, tartean El Greco, Rembrandt eta Frans Hals.
Kanpo estekak