Nebulosa honek izar bitar baten azken etapak erakusten ditu. Nebulosaren erdian kokatua, osagaiak izar erraldoi bat eta nano zuri bero bat dira, 120 urteko orbita periodoarekin. Uste denez, nano zuria, sekuentzia nagusian zegoenean gure eguzkiaren antzeko izar bat zen, erraldoi gorri fasetik pasa ostean, bere geruzak espaziorantz kanporatu zituen, soilik izar hondarra geratuz. Hedatzen ari den gasaren abiadura 320 km/skoa da.
Nebulosaren azterketak urteetan zehar bere ezaugarri ikusgarrien mendebaldetik ekialderako desplazamendu bat erakusten du. Bere jatorria nebulosa eratzen duen materiala zeharkatzen duen energia izpi birakari bat izan daiteke. Uste denez, izpia sistema bitarraren eguzki haizeen elkarreraginaren bidez kolimatua da.