Izar bitar

Sirius izar bitarraren irudia, Hubble espazio teleskopioak hartua. Sirius A izarraren behealde eta ezkerraldean, haren kidea den Sirius B txikia ageri da.

Izar bitar bat amankomuneko masa zentru baten inguruan elkarrekiko orbitatzen duten bi izarrez ostatutako izar sistema bat da. Berriki eginiko ikerketek izarren kopuru handi bat gutxienez bi izarrez osatutako sistemen zati direla iradokitzen dute. Sistema anizkoitzek ere, hirukoak, laukoak edo baita bost izar edo gehiagokoak ere izan daitezkeenak, izar bitar izena jasotzen dute, Alfa Centauri A eta B eta Proxima Centauriren kasuan bezala.

Unibertsoan dauden izar bitar ugariei esker astronomoek izar hauek bi izar edo gehiago modu erratuan lotzen dituzten sistema optikoetatik ezberdintzeko moduak garatu ahal izan dituzte. Nahasketa hau, elkarrengandik oso urrun eta elkarren arteko grabitate erakarpenik ez duten bi izar gure ikuspegitik elkarrengandik oso gertu ikusten direnean gertatzen da. Gertatu izan da, baita ere, argitasun aldakorreko izarrak izar bitar itzaltzaile bezala ikusi izana, benetan hala izan ez arren.

Elkarrengandik modu independentean eboluzionatzeko bezain urrun orbitatzen ari diren izar bikoteak badauden arren, askotan izar bitarrak hain distantzia laburrera daude ezen euren banakako eboluzioa bere kideak jasaten dituen aldaketengatik eraldatua dela. Sistema hauek, orduan, batasun bat bezala eboluzionatzen dute, beste era batera ezinezkoak izango liratekeen objektuak sortuz.

Terminologia

William Herschel, astronomo britainiar-alemaniarra.

Izar bitar izena William Herschelek garatu zuen 1802an Benetako izar bikoitz bat -Erakarpenaren legeei esker elkarrekin sistema batean eratzen diren bi izarren elkarketa. Elkarrekin dauden bi izarrek izar bikoitzak dirudite. Oso litekeena da izar bikoitzak sistema bitar bezala ikustea: bi izarrak, baina, elkarrengandik oso urrun egon daitezke, baina lurretik baino ez dira ikusten norabide berean. Mota honetako izar bitar faltsuak bitar optiko edo pare optiko deituak dira. Teleskopioaren asmakuntzarekin pare mota hauetako asko aurkitu ziren. Herschelek 1780an izar bitarrak ziruditen 700 izar pareren orientazioa eta separazioa neurtu zituen eta horietatik 50ek inguru bi hamarkadatan zehar behatuz ibili ondoren orientazioa aldatu zutela ikusi zuen.

Benetako izar bitar bat beste bi izar edo gehiagorekin batera orbita batekin biratzen duena da. Teleskopioen bidez bi izarrak bitarrak direla ikus daitekeenean, sistema mota hauek bitar bisual deitzen dira. Beste kasu batzuetan izar bitar bat detektatzeko erabiltzen den metodoa igorritako argiaren Doppler efektua da eta izarra bitarra dela izarraren espektroskopia baten azterketa batekin adierazten da. Bitar mota hauek bitar espektroskopiko deitzen dira.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!