Ttun-ttun

Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ttunttun».
Ttun-ttun
Deskribapena
MotaZitara eta perkusio instrumentu
Asmakuntza-dataI. mendea

Ttun-ttuna, tuntun edo danburia perkusiozko musika tresna kordofonoa da, eta frantsesez "tambourin basque" izena ere hartzen du; aragoieraz, berriz, "chicotén". Pirinioaren mendebaldean eta mendien banalerrotik iparrera zein hegoaldera erabili izan da gehien, geurean Zuberoan bereziki. Salterioaren antzekoa, normalean ttun-ttunak sei soka ditu eta makila batez, aldi berean, erritmoa markatzen eta oinarri harmonikoa ipintzen da.

Hiru zuloko txirularekin batera jotzen da eskuarki, txistuak eta danbolinak eratzen duten bikotearen baliokidea osatuz. Txirula ezker eskuaz jo bitartean, eskuin eskuaz ttun-ttuna kolpatzen da. Usaiaren arabera, ttun-ttunaren sokak txirularen tonu eta kintaren arabera afinatzen dira (tonikak eta maiorrak edo nagusiak)[1].

Historia

Épila (Zaragoza) herriko konbentuko freskoan aingeru bat musika tresna hau jotzen ageri da.

XVI. eta XVII. mendeetan ttun-ttuna Nafarroa osoan eta Lapurdin ere zabalduta zegoela aipatuz testuak badaude.

Pierre de Lancrek sorginkeriari buruz idatzitako liburuan ttun-ttuna akelarreetako ohiko musika-tresnatzat jo zuen, danbolina eta biolinarekin batera[1].

Gaur egun Zuberoan zokoratuta gorde dute, eta hangoa izan da tresna honen azken egile zaharra, Pierre Errekalt jauna alegia.

Jakingarriak

Piarres Narbaitz idazle, apaiz eta historialari azkaratearrak Ttunttun ezizena erabili zuen Aintzina aldizkariko musika sailean.

Erreferentziak

  1. a b «Ttun-ttun - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!