Transformers: Dark of the Moon (euskaraz Transformers: Ilargiaren Iluntasuna) edo Transformers 3 2011ko Michael Bay estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta ekintza film bat da. Shia LaBeouf, Josh Duhamel, John Turturro, Tyrese Gibson, Rosie Huntington-Whiteley, Patrick Dempsey, Kevin Dunn, Julie White, John Malkovich eta Frances McDormand aktoreek antzeztu zuten.
Transformers sailaren hirugarren filma da.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lurrean, Autobotak eta Dezeptikoiak AEBen eta Sobietar Batasunaren espazio lasterketan esku hartuko dute, horrek planeta osoa suntsituko zukeen tamainako gerra piztuko luke, Transformerrek ere ekidin ahalko ez zutena. Beste behin ere, Sam Witwicky (Shia LaBeouf) nahigabean gatazkaren erdian topatuko da.
Ahotsak: