Ermuko Artekalen jaio zen Jose Niceto eta Victoria Antonio senar-emazte ermuarren seme hau. Bera baino 11 urte zaharragoa zen anaia Bernardoren pausoak jarraituta, esku-huskako pilotan aritu zuen lehendabizi, palara pasatuz gerora.
Bilboko Euskalduna pilotalekuan[3][4] egin zuen debuta: 1912komaiatzaren 11an, Otxoa lagun, Orobio eta Oñateri irabazi zien. Ermuko pilota eskolatik irtendako pilotari atzelari hau, Bilbon urte batzuk egin ostean, Madrilgo Zentral frontoira abiatu zen, 1917 urtean berriro itzultzeko Bilbora.[5]
Bartzelonako Principal Palace pilotalekuan jokatu zuen eta1922anHabanara joan zen, Palacio de las Luces frontoian arituz urte horretako otsailetik urrira. Handik bueltan Madrilera joan zen beste behin, bertako Jai-Alai pilotalekuan arituz aurrerantzean. Neguan frontoi madrildarreko pilotari koadroan jokatzen zuen eta udan Donostiako Modernoan. Honetan jokatu zuen hain juxtu bere azken partida, 1927koapirilaren 23an Solozabalekin bikote, 46-50 galduz Gallarta III eta Pedro Agirreren kontra.[5]
Omenaldiak
1927an erretiratu eta handik egun batzuetara Donostiako Moderno frontoiko kide pilotarien omenaldia jaso zuen
bere sendiak tailerra izandako Ermuko plaza ondoko kale txikiari, bertako Udalak Kantabria Zeharbidea izena jarri zion, bere eta Bernardo anaiaren omenez