Pedro Juan Altzaga Bengoetxea eta Rosa Anabitarte Mendibururen semea[2], Toribio Altzaga Donostiako 31 de Agosto kalean jaio zen 1861eko apirilaren 16an.[3] Bi anai-arreba zituen.[3]
Lapurdiko herri horretan hasi zen idazten 1888an antzeztu zen bere lehen euskal obra: Aterako gera. Martzelino Soroak urraturiko bideari jarraitu zion, antzerkiarekin zerikusia duten lanei etengabe ekinez. 1915ean Donostiako «Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola» zelakoa zuzentzeko hautatu zuten.[5] Bertako taldearekin antzezten zituen obrak ez ziren Donostian bakarrik ematen, probintzia osora zabaltzen ziren, euskal giroa eta grina non-nahi sortuz.
Altzagaren antzerkiak, bestalde, behin eta berriro antzeztu dira Euskal Herri osoan. Asko idatzi zuen: operak, komediak, itzulpenak eta abar, ia guztia euskaraz.
Lanak
Kritikarien iritziz, Toribio Altzagak goratu egin zuen euskal antzerkia bere aurrekoek utzitako maila apaletik, halako gaitasun eta duintasunera ekarriz.
Altzagak antzerki laburrean erakusten du bere balioa, bai egoera eta bai pertsonaien erabileran. Jendeari barre eragiten zion elkarrizketaren bizitasunaz baliaturik. Altzaga ez da murgiltzen ez obra luzean, ez traman, eta ez katramilan.
Antzerkia
Hona hemen haietariko batzuk: Santo Tomase´ko feriya (1892); Axentxi ta Kontxexi (1914); Oleskari berriya (1916); Txiribiri (1918); Ramuntxo, Pierre Lotiren eleberriaren moldaketa (1920); Andre Joxepa Tronpeta (1921), Eleizatxo´ko ardazlea, Arpuxa kalian, Bost-urtian (1922); Etxietan, Zalaparta, Amantxi, Tan tarrantan, Zanpantzar (1923); Neskazar (1924); Burruntziya (1931), etab. Orobat opera libretoak idatzi zituen: Txanton Piperri (1899), Anboto (1909) eta Gli cornamenti (argitaragabea).[7] Halaber, 1926an ShakespearerenMacbeth itzuli zuen, Irritza izenburupean antzeztuz.[8]