Tomás Bosque Peñarroya (La Codoñera, Teruelgo probintzia, 1948ko apirilaren 27a) kantautore eta idazle aragoiarra da. Nueva Canción Aragonesa mugimenduaren partaidea, gaztelaniaz zein katalanez abesten du. Antón Abadekin batera Aragoiko katalanez eginiko musikaren erreferentea da.
Biografia
Hasiera batean nekazal kooperatibismo munduan aritu zen. Bi disko argitaratu ditu; horietan nekazari munduko gaiak azaltzen ditu. Idazle bezala katalanez poemak argitaratu ditu. La Comarca egunkarian zutabe bat argitaratzen du. Lanbidez musika-irakaslea da.
Diskoak
- 1977: Cuando los tiempos vienen mejores
- 1978: Tomás Bosque
Kolaborazioak
- Viles i gents antologian.
Kanpo loturak