The Return of the Musketeers (euskaraz Mosketarien Itzulera), 1989ko Richard Lester estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko film bat da. Alexandre Dumas frantziar idazlearen Hogei urte geroago (1840) eleberrian eta Hiru mosketarien pertsonaietan oinarritua dago. Michael York, Oliver Reed, Frank Finlay, Richard Chamberlain, Geraldine Chaplin, Kim Cattrall, Christopher Lee eta Jean-Pierre Cassel aktoreek antzeztu zuten.
The Three Musketeers (1973) eta The Four Musketeers (1974) filmeen jarraipena da.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XVII. mendea, Frantziako Erresuma. D'Artagnan (Michael York) gazteak Athos (Oliver Reed), Porthos (Frank Finlay) eta Aramis (Richard Chamberlain) erregearen hiru mosketariekin elkartu zenetik hogei urte igaro dira. Milady de Winterren heriotza ondoren, haren alaba Justinek (Kim Cattrall) eta Mazarin kardinalak (Kim Cattrall) Koroa kontrolatzeko konspiratzen ari dira. Hiru mosketariek Frantzia konspiratzaileen eragin ilunetik salbatzeko beren indarrak batu beharko dituzte.