Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Los Angeles, AEB. Poindexter "Fool" Williams (Brandon Adams) bere familiarekin hiriko ghetto batean bizi den afroamerikar mutiko bat da, eremu honetan afroamerikar txiroak bizi dira, horietako asko etxetik kaleratuak izateko zorian. Familiaren iturri ekonomiko bakarra Ruby (Kelly Jo Minter) arreba da, beren amak minbizia baitu. Hortaz, Robertson familiaren jabetzako eraikin batean alokairuan bizi dira.
Rubyren laguna den Leroyk (Ving Rhames) Fooli Robertson maizterren apartamentuan lapurreta egitea proposatuko dio. Ruby horren aurka azaltzen da, baina Foolek bere familia kaleratzeko zorian dagoela ikusi eta Leroy eta Spencerrekin (Jeremy Roberts) lapurreta egitea onartuko du.
Robertsondarren etxea erabat gotortua eta sekulako segurtasun neurriak dituen eraikina da. Bi aldiz sartzeko ahaleginean hutsegin ondoren, hirukoteak hirugarrenean sartzea lortuko du, baina bidean Spencer desagertu eta Leroyri rottweiller txakur handi batek erasotuko dio.
Fool nahigabean etxebizitzaren sotoan sartu, bertan atera ezinik gelditu eta etxeko biztanleen benetako izaera beldurgarria zein den jabetuko da, Robertsondarrak beren etxean jendea bahitua duten psikopata odolzale, sadiko eta hiltzaileak baidira.