Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Martha (Maren Jensen) eta Jim Schmidt (Douglas Barr) senar-emazteak "Gure Bedeinkapena" deritzon fundamentalista erlijiotsuen komunitate isolatu batean bizi dira, bertako biztanleek beren buruei Hititak deritzoie, edozein aurrerapen teknologiko deabruaren adierazpentzat jotzen dute, eta haien hitzetan beraien zorroztasun eta bizimoduaren austeritatearekin parekatuz gero "Amishak biguin hutsak" lirateke. Martha bere kanpotarra da, alegia, komunitatetik kanpo jaio eta Jimekin ezkondu ondoren elkartua. Ordutik aurrera gertaera beldurgarriak bata bestearen atzetik jarraian jazaotzen hasiko dira.