The Marksman, 2021eko Robert Lorenz estatubatuarrak zuzendutako ekintza thriller film bat da. Liam Neeson, Katheryn Winnick, Juan Pablo Raba eta Teresa Ruiz aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEBetako Arizona estatua eta Mexiko arteko mugan, James Hanson (Liam Neeson) arrantxeroa Miguel mexikar mutikoaren ezusteko babeslea bilakatuko da, Mexikoko droga-katel bateko kideek mutikoa AEBetaraino hiltzeko helburuz jarraitu baidute.