The Line edo Lerroa Saudi Arabian egitea proposatu den hiri adimentsu futurista da Neom garapen proiektuaren barruan.
Hiriak ez luke ez kotxerik, ez kalerik eta karbono isuririk eragingo ere. Saudi Arabiak dioenez 380.000 lanpostu sortuko ditu eta 48.000 milioi dolar gehituko ditu herrialdeko BPGra[1].
The Lineren eraikitzen hastea 2021eko lehen hiruhilekorako iragarri zen. Amaitutakoan, hiriak 170 kilometro luze izango ditu eta milioi bat biztanle izatea aurreikusten da. Hiria energia berriztagarriekin biziko omen da da. The Line hiru geruzaz osatuta egongo da, bata lur azalean oinezkoentzat, lurpeko bat azpiegituretarako eta lurpeko beste bat garraiatzeko. Adimen Artifizialak hiria kontrolatuko omen du herritarren eguneroko bizitza hobetzeko moduak aurkitzeko[2]. Inbertsioa 100.000 milioi eta 200.000 milioi dolarren artekoa dela iragarri zuten 2021an[3].
Hiriaren egitasmoa 2021eko urtarrilaren 10ean aurkeztu zuen Mohammed bin Salman Saudi Arabiako agintari gorenak estatuko telebistan eman zuen aurkezpenean[4].