The Legend of the 7 Golden Vampires (euskaraz Urrezko 7 banpiroen kondaira) 1974ko Roy Ward Baker ingeles eta Chang Cheh txinatar zinema zuzendarien arte martzial eta beldurrezko filma da. Peter Cushing, John Forbes-Robertson, David Chiang, Robin Stewart eta Julie Ege aktoreek antzeztu zuten.
Hammer Film Productions ingeles ekoiztetxeko urrezko aroko filma da, beldurrezko zinema eta, kasu horretan, Drakula eta txinatar banpiroak arte martzialekin batera uztartu zituen, Txinan giroturik.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1804ean Urrezko Zazpi Banpiroen sektako zaindariak Drakulari laguntza eskatzeko, Txinatik Transilvaniara doa, baina lagundu beharrean, Drakula haren gorputzaz jabetu eta harengan gorpuztu da. 1904ean, Van Helsing irakaslea Chongqingo unibertsitatean irakasle sinesgaitzen txantxen artean banpiroei buruzko kondairen irakasgaia irakasten dabil. Haren ikasle Hsi Ching-ek banpiroei buruzko kondairetan sinisten du: Ping Kweikoa da, sektak erabat izututa eta menperatuta daukan mendien arteko herrixka isolatu batekoa: Van Helsing espedizio bat antolatu eta banpiroak akatzeko konbentzitu du, herrixka madarikazioaz askatzeko. Taldea alargun aberats batek diruz lagundu du eta Hsi Chingek, haren anaiek —arte martzialetan adituak— eta mendebaldeko zenbait kidek ere osatu dute. Horrela, herrixkara bidean ipini dira.