The Four Feathers (euskaraz Lau Lumak) 2002ko Shekhar Kapur indiar zinema zuzendariak zuzendutako abentura eta drama film bat da. 1939ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, biak ere 1902ko A. E. W. Mason britainiar idazlearen Lau Lumak eleberrian oinarrituak. Heath Ledger, Wes Bentley, Djimon Hounsou eta Kate Hudson aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1884, Sudan. Harry Faversham (Heath Ledger) bere britainiar errejimenduak matxinatuen aurkako gudu bati ekin aurretik bere postutik desertatu duen soldadua da. Bere lagunek eta neskalagunak (Kate Hudson) haren deserzioa koldarkeriatzat jotzen dutenez Lau Luma emango dizkiote, koldarkeriaren ikurra, baina ez dakite guztia itxurakeria bat dela eta soldaduak bere ohorea berreskuratzeko asmoa duela.