The Elephant Man (euskaraz Elefante Gizona) 1980ko David Lynch estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Ashley Montagu idazlearen The Elephant Man: A Study in Human Dignity eleberrian oinarritua dago, bertan gaixotasun arraro batek erabat desitxuratu zuen Joseph Merrick ingelesaren bizitza kontatzen da (filman John Merrick deitua).
Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
Frederick Treves medikuak John Merrick izeneko gizon bat ezagutu berri du. Gaixotasun arraro batek gorputza erabat desitxuratu dion britainiar hiritarra, ondorioz izugarrizko minak jasateaz gain ekonomikoki bizi ahal izateko bee burua erakustazokan erakutsi beharrean suertatu da.