The Day of the Jackal britainiar telesail dramatikoa da, Frederick Forsythen izen bereko eleberrian oinarrituta eta Ronan Bennettek Sky Atlantic eta Peacock kateentzat egina.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Radiohead taldearen Everything In Its Right Place abestiaren melodiak irudiak bustitzen dituen bitartean, adineko gizonezko bat agertuko da ispiluari begira; lanera doa, etxe orratz bateko garbitzailea da. Minutuek aurrera egin ahala, egiten dituen ekintzengatik eta mugitzeko duen moduagatik, jarrera susmagarria duela ohartuko da ikuslea. Bost minutu inguru irauten duen sekuentzia hori tiroketa batekin amaituko da. Gizon zahar hori mozorrotuta dago; «The Jackal» deitzen dioten hiltzaile gupidagabea da, eta eraikin horretan hainbat pertsona hil ditu.[1]