The Computer Wore Tennis Shoes (euskaraz Konpuagailudun Tenis Oinetakoak) 1969ko Robert Butler estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Disney ekoiztetxeak ekoitzi zuen. Kurt Russell, Cesar Romero, Joe Flynn, William Schallert eta Alan Hewitt aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Dexter Reilly (Kurt Russell) eta bere adiskideak Medfield Ikastetxeko ikasleak dira, zoritxarrez, ikastetxeak ez du konputagailu bat erosteko adina diru. Ikasleak A.J. Arno (Cesar Romero) negoziogizon aberatsak ikastetxeari konputagailua erosteko dirua eman dezan konbentzituko dute. Halere, Arno legezkanpoko apostu handiak burutzen dituen sare bateko ezkutuko buruzagia da, sare honek konputagailua beren operazioak burutzeko erabiliko du.