Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1787anHMS Bounty britainiar fragata Ingalaterratik itsasoratu zen. Ontzi honetako William Bligh tenientearen (Anthony Hopkins) helburua Hornos lurmutur beldurgarria igaroz lurra itzulinguratzea izan zen. Neke eta arriskuz beteriko 3.500 itsas milatako bidai luzea egin ostean, Bligh kapitain zorrotz eta zigortzaileak bere eskifaiak Ozeano Bareko uharte urrun eta paradisiako batean atseden har zezan laga zuen, baina beharbada beharrezkoa zen baina denbora luzeagoz, itzulinguru bidaiari berrekiteko agindua ematean jada disziplinarik gabeko eskifaiak kontrolaezina baitzen. Giro nahasi horretan ontziko Fletcher Christian lehen ofizialak (Mel Gibson) eskifaiaren gehiengoaren babesaz kapitainari aurre egin eta matxinada baten bitartez ontziaren jabe egitea erabaki zuen. Honela, matxinatuek Bligh kapitaina eta berari oraindik fidel zitzaizkion itsasgizon bakanak txalupa txiki batean itsasoaren erdian utzi eta HMS Bounty ontzian Pitcairn uharteetara han bizitzeko asmoz eta britainiar itsas armadatik ezkutatzeko asmoz nabigatu zuten.