HMS Bounty ("His Majesty´s Ship Bounty"), HMAV Bounty ("His Majesty's Armed Vessel Bounty) edo arruntagoa eta ezagunago den The Bounty Britainiar Itsas Gudarosteko itsasontzi ospetsu bat izan zen. Bere ospea itsasontzi honek 1789ko Apirilaren 28an jasandako matxinadari zor dio. Aurretik Bethia izeneko zamaontzi bat izan zen, Britainiar Itsas Gudarosteak erosi, berritu eta His Majesty's Armed Vessel the Bounty izen berriarenpean Ozeano Barearuntz bidali zuen botanikako ikerketa xede zuen zeregin bat betetzeko asmoz.
Gaur egun matxinoen ondorengo asko Pitcairn uhartean bizi dira.