The Beverly Hillbillies (euskaraz Beverly Hillsko Baserritarrak), 1993ko Penelope Spheeris estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. 1962-1971ko izenburu berdineko telesailean oinarritua dago.. Diedrich Bader, Dabney Coleman, Erika Eleniak, Cloris Leachman, Rob Schneider, Lea Thompson, Lily Tomlin eta Jim Varney aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Arkansas. Clampettarrak bertako baserritar familia bat dira, behinola beren baserriko lursailetan petrolioa topatu, aberastu eta Los Angeles hiriko Beverly Hills goi mailako auzoan bizitzera lekualdatuak. Bere baserritar izaera eta auzotarren izaera hiritarrak egoera umoretsu eta xelebre ugari sortuko ditu, gainera beren dirutzak askoren inbidia ere piztuko du.