Filma honetako berezitasun aipagarria eskozieraz mintzatzen direla da.
Bitxikeria
Filmaren izenburuak Eskozia eta Irlandanwhiskiren destilazioa burutzen den unean lehenbiziko tanta ez edatearen antzinako ohituran datza, mitologia edo sineskeren arabera tanta hau aingeru edo iratxoentzat uzten baita, Aingeruen partea deitzen zaiolarik. Orain dela gutxi, ikertzaileek ohitura honek nolabaiteko logika bat baduela topatu zuten, Whiskey destilatzeko unean ateratze den lehenbiziko tanta hau maiz toxikoa baita.
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
EskoziakoGlasgow hirian girotua dago. Hiri honetako auzo txiroetan eta kale borroketan haurra zenetik hezi izan den Robbie (Paul Brannigan) gazteak bere bizitzari amaiera hurbil eta bortitz bat izateko kinka larrian dagoenean, epaile batek gizarte lanetan 300 ordu sartzearen truk berriz ere espetxean sartzea eragotziko dio.
Lan hauetan erdipurdiko pertsonaia arazotsuekin eta lapurrekin parez-pare jardun beharko du, baina bere bizitzan lehenbiziko aldiz adiskidetasun zintzoa ezeren truk eskainiko dion pertsona ere topatuko du: Harry (John Henshaw).
Aita izan berria den Robbiek bizimodu latz horretan jarraitu ezkero badaki bere semeaz gozatzeko aukera gutxi izango dituela, hortaz bere etorkizuna birplanteatu eta bide zuzenera itzultzeaz gogoeta egingo du. Honela, pixkanaka Whiskyaren dastaketa lehiaketa profesionalaren munduan buru belarri murgilduko da.