Terheideko urrezko katiluak Brontze-aroko urrezko bi ontzik osatutako aurkikuntza arkeologikoa da. Antzekotasun handia dute Eskoriatzan aurkitutako Axtrokiko ontziekin.
Errepide eraikuntzan ari zirela, 1872. urtean, Jacob Behrend Braams izeneko langileak aurkitu zituen bi piezak, Terheide izeneko herriaren ondoan, 21. mendean Velvet Holtriem komunitatearen parte den zonaldean, Ekialdeko Frisian (Alemania). Jatorrian buztinezko poto baten barruan zeuden bi katiluak, baina edukiontzi hori ez zen gorde.
Urrezko katiluak Hanoverko Saxonia Behereko Estatu Museoan ikus daitezke. Kopia bikoiztuak daude Ekialdeko Frisiako Estatu Museoan, Emden hirian.
|
|
|
Konparaketa, Terheideko katilu bat ezkerrean, eta Axtrokiko baten detailea eskumatan.
|
Ikus, gainera
Kanpo estekak