1972ko abuztuaren 17an aurkitu zituztn EskoriatzakoBolibar elizateko Axtroki izeneko harkaitzean lur-jausi baten ondoren. Lur-jausian urrezko bi ontzi geratu ziren agerian bien artean, bata bestearen barruan sartua zeudela, eta Teodoro Martinez Ansorena langileak topatu zituen. Langileen artean, Bolibarko parroko Cruz Abarrategirena jo, eta hari eman zizkioten. Abarrategik, jakinik Irungo Xantalen baselizan indusketa arkeologikoetan ari zirela sasoi hartan, bertara joan zen ontziekin, hauek egunkari paperean eta zapata kaxan bilduta. Han Irunen zeuden Ignacio Barandiaran, Jaime Rodríguez Salís eta Fermin Leizaola izan ziren aurkikuntza balioa eta garrantzia baieztatu zuten ikerlariak[2].
Kopiak daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan eta Eskoriatzako Ibarraundi museoan.
Ezaugarriak eta ikonografia
Zaragozako Unibertsitateko ikerlaria den Maria Teresa Andrés Ruperezek objektu hauen ikonografiaren azterketa egin zuen, beste antzeko objektuen ikerketetan eta ezaugarrietan oinarrituta. Funtzioari dagokionez, badirudi kapelak izan zirela eta ez edalontziak, eta ikonografiak aditzera ematen du zeregin erlijiosoetarako erabili zirela. Irudi geometriko hauek ditu: zirkuluak, ilgorak eta S-ak. Irudi sinple horiek eguzkiak, izarrak, ilargiak eta beltxargen abstrakzioak izango lirateke, eta egutegi bat osatzen dute.
Uste denez, ontzi hauek zeremonia erlijioso edo erritualetan erabiltzen ziren, Europa erdialdean eta Europa Atlantikoan aurkitutako Brontze Aroko beste ontzi batzuen antzeko estilokoak direlarik.[5] Hauen antzeko ezaugarriak dituzte, adibidez, Terheideko urrezko katiluak, Eberswaldeko urrezko altxorreko katiluak eta Leiroko kaskoa.[6][7] Forma aldetik desberdinak baina antzeko dekorazioa dute "urrezko kapelak edo xisterak".[8][9]
Iruditegia
Aurreko guzti horietan badaude eguzki-eraztunak bezalako formak, Axtrokin bezala, eta egutegi zikloekin loturak proposatu izan dira beren sinbolismoan.
Euren apaindura eta kronologiagatik AlacantekoVillenako Altxorreko ontziekin alderatuak izan dira ere bai.[10] Garai, forma eta tekinkagatik, Altstettengo urrezko ontzia ere lotu izan da, baina apainketa desberdina du.
Villenako altxorreko hiru ontzi.
Altstettengo urrezko katilua.
Mapa
Aurkikuntza hauek mapan kokatuz gero, eragin eta truke kultural zehatz hauen hedapen handia ikusten da, Mendebaldeko Europan zehar.
Axtrokikoak eta bere kideak ageri dira mapa honetan. Biribil batez irudikatu dira ontzi forma duten obkejtuak aurkitu ziren lekuak, ikono pikuduna erabili da kono-kapeluak aurkitu ziren lekuak irudikatzeko, eta kasko/koroa formako duten objeketuak aurkitu ziren lekuak hiruki batez adierazita daude. Antzeko sinbolo-multzoa dutenak ( eguzki-eraztunak, borobil sinpleak, egutegiarekin lotura izan dezaketen beste ikono batzuk) kolore horiz markatuta daude. Beste apaindura mota batzuk dituzten objektuak kolore moreaz markatu dira.
↑(Gaztelaniaz)Almagro Gorbea, Martín. (1974). «Orfebrería del Bronce Final en la Península Ibérica. El tesoro de Abía de la Obispalía, la orfebrería tipo Villena y los cuencos de Axtroki» Trabajos de Prehistoria 31 (1): 39–100. ISSN0082-5638..