Teresa Santianes Giménez (Oviedo, Asturias, 1910 – Gijon, 1937ko abenduaren 21a) asturiar emakumea izan zen, errepresio frankistaren biktima. Fusilatu egin zuten.
Teresa Santianes Oviedon jaio zen, Asturiasen. Gurasoak Maria eta Antonio ziren, eta ezkongabea zen.[1]
1937ko azaroaren 5etik 29ra ospitalean egon zen. Urte horretako azaroaren 20an, ospitalean zegoen bitartean, Gijongo Jovellanos Institutu Zaharrean egindako gerra-kontseiluan epaitu zuten.[1][2] Alta jaso zuenean, Gijongo barrutiko kartzelara eraman zuten.[3] Fusilamendu bidez hil zuten Gijonen, abenduaren 21ean.[3][4][5] Zenbait iturrik 23 urte zituela eta beste batzuk 26 diote.[4][5] Lau gizonekin batera exekutatu zuten.[3][6][7] Santianesen gorpua Gijongo Ceares hilerriko hobi komun batean lurperatu zuten.[2][8]