Teresa Pàmies

Teresa Pàmies

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTeresa Pàmies i Bertran
JaiotzaBalaguer1919ko urriaren 8a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaGranada2012ko martxoaren 13a (92 urte)
Familia
AitaTomàs Pàmies i Pla
Ezkontidea(k)Gregorio López Raimundo
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, militante politikoa eta biografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
IMDB: nm1928159 Edit the value on Wikidata

Teresa Pàmies Bertran (Balaguer, Katalunia, 1919ko urriaren 8a - Granada, 2012ko martxoaren 13a) emakume idazle, kazetari eta ekintzaile katalana da.

Biografia

Bere aita, Tomàs Pàmies, Bloc Obrer i Camperol (BOC) talde marxistaren buruzagi nabarmena izan zen, eta eragin handia izan zuen Teresarengan; 10 urterekin BOCen aldizkaria saltzen ibiltzen zen kalean. Ikasketak utzi eta joskintza ikasi zuen. 1937an Joventuts Socialistes Unificades de Catalunya (JSUC) erakundean sartu zen, eta bertan Aliança Nacional de la Dona Jove (1937-1939) taldearen sortzaileetako bat izan zen eta Juliol buletinean idazten zuen.[1] 17 urterekin Monumentalean egindako mitin ospetsu batean parte hartu zuen, Federica Montseny, Dolors Bargalló, Margarita Nelken eta Lluís Companysen ondoan.[2]

Espainiako Gerra Zibila bukatuta Frantziara erbesteratu behar izan zuen aitarekin batera, eta, Magnac-Laval-eko errefuxiatuen kanpalekutik ihes egin ondoren, Bordelera iristea lortu zuen, Dominikar Errepublikara zihoan itsasontzia hartzeko. Handik Kubara eta Mexikora joan zen. Mexikon sei urtez bizi izan zen, eta kazetaritza ikasi zuen unibertsitatean. 1947an Mexikorik Belgradera joan eta han irratian ibili zen lanean urtebetez. Aurrerago Praga Irratian ere lan egin zuen, hamar urtez, gaztelaniazko eta katalanezko emisioetako erredaktore.[1] Erbestetik Serra d'Or eta Oriflama aldizkarietarako kolaborazioak egiten zituen. 1960an Frantziara aldatu zen, eta erbestealdiko azken hamabi urteak han eman zituen.

1971n itzuli zen Kataluniara eta idazten lan egin zuen. Hedabide batzuetako kolaboratzailea izan zen (Avui egunkaria, Presència aldizkaria, Catalunya Ràdio). Kolaborazio horien bildumak dira Opinions de dona (1983) eta La vida amb cançó. Cròniques radiofòniques (1999).

Lanak eta sariak

Teresa Pàmiesen literatura ibilbidea 50 urtetik gora zituela hasi zen, eta halere 40 liburu baino gehiago idatzi (batzuk gaztelaniaz), 20 bat itzuli eta iritzi artikulu ugari argitaratu zituen. Idazlan gehienetan ageri da ukitu autobiografikoa eta ezkerreko militantearena, bai eta gerra eta erbestearen gaiak ere. Herri hizkera erabiltzen du, erreza, irakurle gehienengana iristeko asmoarekin. Berak aitortu zuen ez zuela bere burua idazletzat hartzen, bere belaunaldiko kronika egilea izan nahi zuela, besterik gabe.[2]

Hauek dira bere lan nagusiak:

  • La filla del pres. 1967.
  • Testament a Praga. 1971. Bere aitarentzat egindako idatzien bilduma, aitaren beraren memoria autobiografikoen transkripzioarekin osatuta.
  • Quan érem capitans. 1974. Eleberri autobiografikoa.
  • Va ploure tot el dia. 1974. Emakume katalan baten itzulerari buruzko memoria-eleberria.
  • Quan érem refugiats. 1975. Eleberri autobiografikoa, Quan érem capitans liburuaren segida)
  • Si vas a París, papà... (diari de maig 1968). 1975
  • Gent del meu exili. 1975
  • Crònica de la vetlla.1975
  • Dona de pres. 1975
  • Los que se fueron. 1976
  • Amor clandestí. 1976
  • Maig de les dones. Crònica d'unes jornades. 1976
  • Aquell vellet senzill i pulcre. 1977
  • Cròniques de nàufrags. 1977
  • Vacances aragoneses. 1979
  • La chivata. 1981
  • Memòria dels morts. 1981
  • Aventura mexicana del noi Pau Rispa.1982
  • Matins d'Aran. 1982
  • Rosalia no hi era. 1982
  • Busqueu-me a Granada. 1984
  • Massa tard per a Cèlia. 1984
  • Segrest amb filipina.1986
  • Praga. 1987
  • Primavera de l'àvia. 1989
  • Rebelión de viejas. 1989
  • Jardí enfonsat. 1992
  • Coses de la vida a ritme de bolero. 1993
  • Nadal a Porto. 1994
  • La filla del Gudari. 1997
  • La vida amb cançó: cròniques radiofòniques. 1999
  • Estem en guerra. 2005
  • Ràdio Pirenaica. 2007

Beste sari batzuen artean, aipagarriak dira Creu de San Jordi saria, 1984an Kataluniako Generalitateak emana, 1997an Bartzelonako Ohorezko Domina jaso zuen, 2001ean Katalanezko Letren Ohorezko Saria eta 2006an Manuel Vázquez Montalbán Saria.

Erreferentziak

  1. a b «Teresa Pàmies i Bertran | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  2. a b «Els ulls de la Pàmies» tpamies.webnode.cat (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!