Teresa Margarida da Silva e Orta

Teresa Margarida da Silva e Orta
Bizitza
JaiotzaSão Paulo, 1711
Herrialdea Brasil
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1793ko urriaren 24a (81/82 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta eta idazlea
Izengoitia(k)Dorotéia Engrassia Tavareda Dalmira

Teresa Margarida da Silva e Orta (São Paulo, 1711Lisboa, 1793ko urriaren 24a)[1] portugesezko lehen emakume eleberrigiletzat jotzen da.[2] Matias Aires filosofo eta idazlearen arreba izan zen. Hasierako lanak Doroteia Engrassia Tavareda Dalmira —bere izenaren anagrama perfektua— ezizenez argitaratu zituen.[3] [4] [5][6]

Biografia

Teresa São Paulon jaio zen, Brasil Kolonialean. Bere aita José Ramos da Silva izan zen, Kristoren Ordenako zalduna eta Lisboako Monetaren Etxeko hornitzailea, eta ama Catarina de Orta.[7] Tristão de Ataíde literatur-kritiko eta irakasle Brasildarraren arabera, Teresaren familia garaiko Brasilgo adierazgarrienetako bat zen. José Ramos da Silva, Teresa Margaridaren aita, Brasilera joan zen 1695ean, eta 1704an, São Pauloko familia ospetsu bateko D. Catarina Ortarekin ezkondu zen. Ordurako São Pauloko gizon aberatsenetako bat zen, hirian hainbat ondasun higiezin zituen eta Minas Gerais estatuan hainbat urre eta diamante meategiren jabea zen. São Pauloko “bandeirantes”-en hornitzaile gisa dirutza egin zutenetako bat izan zen. Bandeiranteak XVI. mendearen hasieratik Hego Amerikan barrena aberastasunen bila sartzen ziren kolonizatzaileei emandako izena da. Batez ere, mineralak bilatzen zituzten, bereziki urre eta zilarra, Amerika espainiarrean eta portugaldarrean ugariak zirenak, eta baita indigenak ere, esklabo bihurtzeko helburuarekin.

Familia Lisboara itzuli zenean, Teresa, bere ahizparekin batera, hiri horretako 'Convento das Trinas de Mocambo-n', hau da, Hirutasun Guztiz Santuaren ordenaren komentuan, ikasten hasi ziren bizitza erlijiosoa jarraitzeko asmoz. Geroago, Pedro Jansen Moller van Praet-ekin ezkondu zen, eta harekin hamabi seme-alaba izan zituen.[7] D. João V.a eta D. José I.a erregeen Gorteetako dama izan zen [8] . Portugesa, frantsesa eta italiera menperatzen zituen.[7]

Senarra hil ostean, 42 urte besterik ez zituela, erregeari gezurra esan izanagatik salatu zuten Teresa. Horren ondorioz, eta Pombaleko markesaren aginduz, Teresa gatibu egon zen zazpi urtez Ferreira de Aves monasterioan.[2] 1777an askatu zuten eta bere koinatu Joaquim Jansen Mollerrekin, monsinore eta inkisidore zenarekin, bizitzera joan zen.[2]

Lanak

Eskuizkribuak

  • Theresa Margarida da Silva e Horta encerrada no mosteiro de Ferreira encaminha aos ceos os seus justissimos prantos no seguinte poema epico-tragico (Theresa Margarida da Silva e Hortak, Ferreira monasterioan giltzapeturik, bere anpulu txit justuak zeruetara igortzen ditu ondorengo poema epiko-tragiko honetan)
  • Novena do Patriarcha S. Bento (S. Bento Patriarkaren bederatziurrena)
  • Carta dedicatória À Abadessa D. Anna Josepha de Castel-Branco (Eskaintza-gutuna Anna Josepha de Castel-Branco Abadesari)

Inprimatuak

Hil ostean argitaratutakoak

1993an Série Revisões bilduman argitaratutako Obra Reunida (Obra osoa) liburuan[9], 1752ko Máximas de Virtude e Formosura-z gain, Ferreira de Aves monasterioan klausuran egon zen bitartean idatzi zituen testuak ere badaude: Poema épico-trágico (Poema epiko-tragikoa), Novena do patriarca São Bento (San Benito patriarkaren bederatziurrena) eta Petição que a presa faz à rainha N. Senhora (Gatibuak Andre Maria erreginari egiten dion eskaria). Bilduma berean, lehen kritikarien testigantzak daude, hala nola Rodrigo de Sá eta Barbosa Machado, eta baita Ernesto Ennes, Tristão de Athayde eta Rui Bloem-en testu kritikoak ere.

Erreferentziak

  1. (Portugesez) Flores, Conceição. (2011). GÊNERO(S) NA OBRA DE TERESA MARGARIDA DA SILVA E ORTA. Anais do XIV Seminário Nacional Mulher e Literatura / V Seminário Internacional Mulher e Literatura (Noiz kontsultatua: 2022ko otsailaren 17a).
  2. a b c (Portugesez) Flores, Conceição. (2011). TERESA MARGARIDA DA SILVA E ORTA (1711-1793). RCL - Convergência Lusíada, 26. zk, 2011ko uztaila-abendua., 189-193 or. (Noiz kontsultatua: 2022ko otsailaren 17a).
  3. (Portugesez) Ennes, Ernesto. (1944). Dois Paulistas insignes: José Ramos da Silva e Matias Aires Ramos da Silva de Eça.. Companhia Editora Naciona (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  4. Ennes, Ernesto. (1953). «Uma Poetisa brasileira (1711 ou 1712-1793)» Revista de história 6 (14): 421-436..
  5. (Portugesez) Vidal, Olmio Barros. (1945). Precursoras brasileiras.. A Noite editora (Rio de Janeiro).
  6. (Portugesez) "As Mensageiras - Primeiras Escritoras do Brasil". Câmara dos Deputados. Série Histórias Não Contadas. Noiz kontsultatua: 2022ko otsailaren 17a.
  7. a b c (Portugesez) «Teresa Margarida da Silva e Orta | Escritoras» www.escritoras-em-portugues.eu (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  8. (Portugesez) Revista Colóqui/Letras, 110/111. zk. (1989ko uztaila). Huma Senhora do Século XVIII - Theresa Margarida da Silva e Orta, 35. or.
  9. (Portugesez) Orta, Teresa Margarida da Silva e. (1993). Montez, Ceila ed. Obra reunida Teresa Margarida da Silva e Orta. in: Série Revisões 4. Graphia (Rio de Janeiro).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!