Teresa Carreño

Teresa Carreño

Bizitza
JaiotzaCaracas1853ko abenduaren 22a
Herrialdea Venezuela
HeriotzaNew York1917ko ekainaren 12a (63 urte)
Hobiratze lekuaVenezuelako panteoi nazionala
Familia
AitaManuel Antonio Carreño
Ezkontidea(k)Arturo Tagliapetra (en) Itzuli
Émile Sauret
Giovanni Tagliapietra (en) Itzuli  (1877 -  1889)
Eugen d'Albert (en) Itzuli  (1892 -  1895)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Louis Moreau Gottschalk (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta opera abeslaria
Genero artistikoamusika klasikoa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuapianoa

Twitter: LaTeresaCarreno Spotify: 78r2ZzStp8jQKUOCy2tcE7 Musicbrainz: a6373dbb-5299-4e37-92f2-ece49eae237f Discogs: 1431278 IMSLP: Category:Carreño,_Teresa Find a Grave: 12342374 Edit the value on Wikidata

María Teresa Gertrudis de Jesús Carreño García, ezagunagoa Teresa Carreño izen laburraz (Caracas, Venezuela, 1853ko abenduaren 22aNew York, AEB, 1917ko ekainaren 12a) venezuelar piano-jotzailea, mezzosopranoa, musikagilea eta enpresaburua izan zen. Aditu askok XIX. eta XX. mendeetako Latinoamerikako piano-jole nagusia izan dela esan dute, eta munduko piano-jole eta konpositore garrantzitsuenetako bat, gainera emakume bat musika-konposizioan aitortua izatea ohiz kanpokoa da.[1][2][3][4][5][6][7][8][9][10]

1917an New Yorken hil ondoren, bere eskaerari jarraituta, 1938an errautsak Venezuelara eraman ziren. Venezuelako Postak bere omenez estanpatxo bat egitea erabaki zuen. Venezuelako estanpazioan irudi grabatua izan duen lehen emakumezkoa izan zen.

Biografia

Lehen urteak

María Teresa Carreñori María Teresa Gertrudis de Jesús izena eman zioten gurasoek. Aita Manuel Antonio Carreño zen, Simón Rodríguez filosofo eta politikoaren iloba. Ama Clorinda García de Sena eta Rodríguez del Toro, María Teresa Rodríguez del Toro Alayza (Simón Bolívar askatzailearen emaztea) lehengusina zenez, haren ohorean jarri zioten Maria Teresa izena. Teresa Carreño txikitatik hasi zen musika ikasten, aitaren ondoan. Bost urterekin aitak konposatutako 500 ariketa baino gehiago egiteko gai zen, tartean zailtasun erritmiko eta tekniko garrantzitsukoak. Ikasketa horiek Jules Hohené piano-jolearekin, Georges Mathiasekin jarraitu zituen Geroago, New Yorkera joan zen, Louis Moreau Gottschalk estatubatuarrarekin ikastera. Sei urterekin argitaratu zuen bere lehen lana, maisuari eskainitako "Gottschalk Waltz" (Gottschalken baltsa) izenekoa, urte bakar batean lan horren hiru edizio agortu ziren.[11]

Egoera politikoarengatik New Yorkera

1862an, Carreño García familiak Venezuela utzi behar izan zuen, herrialdea egoera politiko eta ekonomiko zailean egoteagatik. 1862ko abuztuaren 1ean, familia New Yorkera alde egin zuen. Emilia Carreño García alaba nagusia gelditu zen bertan, artean 15 urte zituen eta ezkontzear zegoen. Abuztuaren 23an iritsi ziren Estatu Batuetako hirira, eta berehala hasi zen Teresa familiaren lagunei kontzertu pribatu txikiak ematen, pianoarekin izandako aurrerapenak erakutsiz eta fama handituz.

Lan ibilbidea

Musika-hastapenak

Teresa Carreñok 1862ko azaroaren 25ean eman zuen lehen kontzertua New Yorkeko Irving Hall aretoan. Kritika oso onak jaso zituen, halako moldez non, kontzertu horren ondoren eta urte bukaerara arte, beste bost aurkezpen izan zituen, bereziki gogoan izatekoa da Brooklyneko Musika Akademian izan zuen arrakasta.

Etxe Zurian 9 urterekin

1863ko udazkenean, 9 bat urte zituela, kontzertu pribatua eman zuen Etxe Zurian, orduko presidentea zen estatubatuar Abraham Lincolnek gonbidatuta.[12] Carreñok bazekien Lincoln presidenteari Gottschalk maisuak konposatutako musika gustatzen zitzaiola, eta autore hirren zenbait pieza jo zituen. Kenneth Bernard idazleak dioenez, pasadizo gisa, hainbat urte geroago piano-joleak idatzitako hitzak aipatuz, neskatila ohartu zela presidentetzako pianoa desafinatuta zegoela eta ez zuela gehiago joko adierazi zuen. Erantzun gisa, Lincolnek txaloak eman zizkion sorbaldan, eta bere kanta gogokoenetako bat, The Mocking Bird, jotzeko eskatu zion. Carreñok, orduan, jatorrizko gaia interpretatu zuen aldaketa batzuek eginda.[13]

Teresa Carreño, 8 urterekin.

Bakarlari

9 urterekin bakarlari gisa hasi zen Bostongo Orkestra Sinfonikoarekin eta Londresko Orkestra Filarmonikoarekin. 13 urte zituela, Parisen elkartu zen bere familiarekin. Han konpositore famatuak ezagutu zituen, hala nola Gioachino Rossini, Charles Gounod, eta hurrengo urteetan Maurice Ravel, Claude Debussy eta Vivier. Madame Erard-en aretoan, Franz Lisztekin jotzeko aukera izan zuen, eta harrituta geratu zen neskaren interpretazio-ahalmenarekin. Adin txikia bazuen ere, Kuban birak egin zituen eta Habanan, Matanzasen eta Cardenasen aurkeztu zen. Ameriketako Estatu Batuetara ere joan zen, Filadelfia, Miami eta Baltimore hirietara, besteak beste. Arrakasta berarekin, 1866ko maiatzaren 3an egin zuen debuta Parisen, eta, ondoren, hainbat aurkezpen egin zituen Frantziako hiriburuko musika ingurunean sartzeko. Kontzertu horietako batean, Johannes Brahms piano-jole ezaguna, Gioacchino Rossini konpositore italiarra eta Adelina Patti opera-kantaria ezagutu zituen. Azken bi horiek kantu-ikasketak egitera bultzatu zuten, eta, ondoren, mezzosoprano gisa debutatu zuen Giacomo Meyerbeerren Higanotak operan.

1866an ama hil zen kolera-izurrite batean; hala ere, horrek ez zuen geldiarazi eta Espainiara joan zen, hainbat hiritan kontzertuak eskainiz. Ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen kontzertu-birarekin jarraitzeko.

Lehen ezkontza

1873an, 19 urte zituela, Emile Sauretekin ezkondu zen. Senarra biolin-jole trebea zen, baina arduragabea eta izaera ahulekoa. Hurrengo urteko martxoaren 23an Emilia Sauret Carreño alaba jaio zen. Teresak alaba Bichoff izeneko lagun alemaniarraren ardurapean utzi behar izan zuen. Horri esker, senarrarekin bira bat egiten hasi zen. Birak porrot egin zuen, eta horrek, Teresaren bigarren semea galtzearekin batera, ezkontza desegin egin zuen. Egun horietan, aita ere hil zitzaion, Manuel Antonio Carreño. Krisi ekonomiko larria ekarri zion Teresari, alabaren hazkuntzak eragindako gastuak ordaindu ezinean. Bichoff alemaniar "lagunari" azaldu zion egoera hori, eta hark neskatoa adoptatzea proposatu zion, Teresak gehiago ikusten ez bazuen. Piano-joleak proposamena onartu baino ezin izan zuen egin.

Bigarren ezkontza

Teresa Carreño pianoan eserita.

1876an, Teresa Bostonera joan zen kantari gisa, eta biran zebilen konpainiako Giovanni Tagliapietra baritono italiarra ezagutu zuen. Urte horretan bertan ezkondu ziren eta kontzertu-enpresa bat sortu zuten: Liz-Donaldi Operatic Gem Company. Bigarren ezkontzan Teresak hiru seme-alaba izan zituen: Lulú (1878), Teresita (1882) eta Giovanni (1885). Teresak bere bizitzaren zati handi bat eskaini zien, eta Estatu Batuetan eta Kanadan egin zituen birekin eta kontzertuekin batera hazi zituen.

Venezuelara egindako bigarren bisita 1887ko otsailean izan zen, Antonio Guzmán Blanco herrialde hartako presidentearen eskakizun artistikoei erantzunez. Bisita horretan, gainera, ez ziren lortu garai hartako Caracaseko jendeak espero zituen emaitzak. Bigarren bidaia horretan, opera-konpainiaren porrota eta senarraren portaera lizun samarra izan ziren nagusi. Konpainia hori 49 musikarik osatzen zuten, eta artistarekin bidaiatu zuten Gobernu Nazionalak Guzmán Blanco Antzokian finantzatutako opera italiar bat interpretatzeko. Lehen emanaldiaren gauean, zuzendaria ez zen aurkeztu, eta Teresak, egoerak halaxe eskatuta, zuzendari gisa debuta egin zuen estreinaldiko gauaren funtzioa ez eteteko.

Venezuela

Venezuelara egindako bi bidaietan, Teresak urtebete inguru eman zuen bertan: 63 urteko bizitza asaldatuan, 10 urte besterik ez zituen igaro bere jaioterrian, Venezuelan. Hala ere, Venezuelaren nortasunari eutsi zion bizitzaren amaierara arte. Venezuelarra izan zen, halaber, etxeko ohitura eta gustuetan, bere izaeraren ezaugarri askotan, baita konpositore gisa inspiratu zeneko zenbait tokitan ere, non bere aberriaren ezaugarri den Venezuelako merengearen oroitzapenak nabari diren.

Alemaniara eta Hirugarren ezkontza

1889an, Teresa Carreño eta Giovanni Tagliapietra banandu eta Alemaniara joan zen seme-alabekin. Han egin zuen ospea nazioarteko kontzertista gisa. 1892an Eugen d'Albert piano-jole famatuarekin ezkondu zen. Hirugarren ezkontza horretan bi alaba izan zituen: Eugenia eta Hertha. 1895ean d'Albertengandik banandu zen, eta 1902an Arturo Tagliapietrarekin ezkondu zen, Giovanni bigarren senarraren anaiarekin.

Europan erreferente

Urte askoan, hain zuzen, Carreñok Europara itzultzeko eta piano-jole bertutetsu finkatzeko asmoa zuen. 1889ko azaroaren 18an, Singakademien Berlingo Filarmonikarekin eta Gustav F. Kogelek zuzendua, arrakasta itzela lortu zuen. Une horretatik aurrera, Hermann Wolff Concert Bureau hautatu zuen ordezkari, Alemanian musika-erreferentzia garrantzitsua bihurtuz eta Berlinen eta Alemaniako beste hiri garrantzitsu batzuetan kontzertuak biderkatuz. Era berean, Europako hiriburu nagusietan kontzertista gisa birak egin zituen, ikus-entzuleek eta kritikariek txalotu egiten zituzten beren aurkezpenak, eta "pianoaren walquiria" deitu zioten.

Itzulera, New York

Europako arrakastari jarraiki, Carreño Estatu Batuetara itzuli zen 1897an, eta sekulako itxaropenez hartu zuten. Harrera ona izan zuen New Yorkeko Carnegie Hall-en, Anton Seidl-en zuzendaritzapean. Une horretatik aurrera, maiz agertu zen New Yorken eta Estatu Batuetako beste hiri batzuetan, garai hartako orkestra-gidari garrantzitsuenetako batzuen zuzendaritzapean. Besteak beste, Edvard Grieg, Gustav Mahler, Wilhelm Gericke, Hans von Bülow eta Henry Wood. Bere errepertorioko konpositore ohikoenak Chopin, Franz Liszt, Chaikovski, Grieg, MacDowell, Schumann, Rubinstein, Beethoven, Schubert, Mendelssohn, Weber ziren, baita bera ere, noizbehinka. 1916an, bigarren aldiz, Washingtongo Etxe Zurian piano-emanaldi bat ematera joan zen, ordukoan, Woodrow Wilson presidenteak gonbidatuta.

Azken urteak

Teresa Carreñoren oroitzapenezko plaka, hura hil zen tokian, Manhattango West End Avenueko 740an.

1917an, hil baino lehentxeago, bira bat prestatu zuen Hego Amerikan, eta, ibilbideari ekin aurretik, Kubara joan zen. Han, Habanako Filarmonikarekin izandako kontzertu arrakastatsuaren ondoren, osasun-arazo larriak izan zituen. Hori zela eta, medikuak gomendatu zion bere konpromiso artistikoak bertan behera uzteko eta New Yorkera itzultzeko. Han, nerbio optikoaren paralisi partziala diagnostikatu zioten, eta garunera zabaltzeko arriskua zuen. Erabateko atsedena eta dieta agindu zioten. Baina behar ziren neurriak hartu arren, Teresa Carreño 1917ko ekainaren 12an hil zen Della Robbia Egoitzaren etxean, Manhattango West End Avenueko 740an, non 2003an plaka oroigarri bat jarri zen haren izenean.

Bi egun geroago egin zen hiletan, Louis Kaufman Anspacher Columbiako Unibertsitateko dekanoak artistaren aldeko hitzaldia eman zuen. Hilobian Fanny Mendelssohnen lanak interpretatu ziren, hala nola Nire Jainkoa hurbildu bertara, Jainkoak nire begien malkoak lehortu eta Oh!, atseden hartu Jainkoarengan.

Errautsak Venezuelara

Ignacy Jan Paderewski, Mischa Elman, Albert Spalding, Charles Steinway, Ernest Hutcheson, Walter Damrosch, Walter Rothwell, Josef Stránsky eta Franz Kneisel lankideek eraman zuten hilotza. Geroago, gorpuzkiak erraustu egin zituzten, bere azken nahiaren arabera. Haren errautsak Venezuelara eraman zituzten 1938an, eta 1977ko abenduaren 9tik Panteoi Nazionalean daude. Haren errautsak Santa Paula lurrunean La Guairako portura iritsi zirenean, Venezuelako Postak bere omenez estanpatxo bat egitea erabaki zuen. Hala, Venezuelako estanpazioan irudi grabatua izan duen lehen emakumezkoa izan zen.

Legatua

Teresa Carreño antzokia (Caracas).

Mende erdiko bizitza artistikoan, New York, Paris, Berlin, Londres edo Milan hirietako antzokirik onenetan aurkeztu zen, baita Europa, Amerika, Afrika eta Australiako beste hiri askotan ere. Esan daiteke Teresa Carreñok lan handia egin zuela piano-jole, opera-abeslari, arte-enpresaburu eta bere garaiko artisten belaunaldien kontseilari eta maistra gisa. Teresa Carreñok zioen artista baten kultura orokorra ezinbestekoa zela bere arte partikularraren proiekzio espezifikorako. Horregatik, atsegin handiz seinalatzen zuen klaseetan natura behatze hutsak, gizakiak emakume eta gizon gisa aztertzeak, sortzaile gisa, arkitektura, narratiba eta poesia ezagutzeak zuen garrantzia. Pianoari berari zegokionez, sostengurako tresna fisiko gisa, exekutatzailearen ezaugarri tekniko eta sentsitiboak ezagutzen zituen. Haren omenez, 1983an inauguratu zen Caracaseko kultura-gune nagusiak bere izena darama (Teresa Carreño Antzokia), baita plaza bat ere El Calvario parkean, bi kale, ikastetxe bat eta El Sistema hiriko gazteen orkestra sinfoniko bat.

Lanak

Piano-joleak konposatutako pieza ezagunenetako batzuk hauexek dira:

Pianorako lanak
  • Valse Gottschalk, Op. 1
  • CapricePolka, Op. 2
  • Corbeille des fleurs, Valse, Op. 9
  • Marcha fúnebre/Hileta-martxa, Op. 11
  • La oración/Errezua, Op. 12, amaren heriotzaren ondorioz sortua.
  • Polka Kontzertua, Op. 13
  • Fantaisie sur Norma, Op. 14
  • Ballade, Op. 15
  • Plainte, première élégie, Op. 17
  • Partie, deuxième élégie, Op. 18
  • Elejie, Op. 20, Plaintes au bord d'une tombe
  • Elejie, Op. 21, Plaintes au bord d'une tombe
  • Fantaisie sur L'Africaine, Op. 24
  • Le Printemps, Op. 25
  • Un Bal en Rêve, Op. 26
  • Une Revue à Prague, Op. 27
  • Un rêve en mer, Méditation, Op. 28
  • Six Études de Concert, Op. 29
  • Mazurka de salon, Op. 30
  • Scherzo-Caprice, Op. 31
  • Deux Esquisses Italiakoak Op. 33
    • Venise, Nr. 1
    • Florence, Nr. 2
  • Intermezzo Scherzoso, Op. 34
  • Le Sommeil de l'enfant, Berceuse, Op. 35[14]
  • Scherzino, Op. 36
  • Highland (Souvenido de l'Écosse), Op. 38
  • La fausse note, Fantaisie-Valse, Op. 39
  • Staccato - Capriccietto, Op. 40
  • Marche funèbre (1866)
  • Petite Valse (Teresita), (1898)
  • Saludo a Caracas/Caracasi agurra (1885)
  • Vals Gayo
Abesbatza eta orkestrarako obrak
  • Himno a Bolívar (1883 edo 1885)
  • Himno a El Ilustre Americano (1886), Antonio Guzmán Blanco gobernari venezuelarrari eskainia, ezizen hori zuena.
Bestelakoak
  • Senade pour cordes (1895)
  • Quartette à cordes pour 2 violons, viole et violoncelle, si mineur-en (1896)
  • Venezuelako dantza (1899)

Grabazioak

Piano-jolearen azken urteetan, musika-grabazioaren industria hastapenetan zegoen, eta diskoan oinarritutako euskarriak erabat aldatu zuen Thomas Alva Edisonek 1877an garatutako arrabolaren gaineko grabazioa. Hala ere, indarrean zegoen grabazio akustikoaren teknologiak muga tekniko handiak zituen, eta, beraz, artistaren iritziz, metodo hori ez zen egokiena bere exekuzioak erregistratzeko. Horregatik, ez zuen inoiz diskoetxeekin kontraturik sinatu, pianorako biribilkiak argitaratzen zituzten konpainiekin baizik, hala nola Welte-Mignon eta Duo-Art.[15] Lehenengo enpresarentzat, 18 gai grabatu zituen 1905eko apirilaren 2an eta beste enpresarentzat 1914an. Bi enpresen katalogotik atera dira taula honetako datuak. Taula horretan daude grabazio hauek:[16][17]

Katalogo-zenbakia Lana Egilea Enpresa
360 Vienneseko Soires (Vienna Evenings) n.6. maila, Franz Schubert eta Franz Liszt Welte-Mignon
361 Fantasia, Opus 17, C, Lehen mugimendua Robert Schumann Welte-Mignon
362 Fantasia, Opus 17, C, Bigarren mugimendua Robert Schumann Welte-Mignon
363 Fantasia, Opus 17, C, Hirugarren mugimendua Robert Schumann Welte-Mignon
364 Gaune, Opus 37, n.2.a, G Frédéric Chopin Welte-Mignon
365 Hungarian Rhapsody n.6. Db Franz Liszt Welte-Mignon
366 Gauekoa, Opus 48, n.1.a, c Frédéric Chopin Welte-Mignon
367 Ballade n.1, Opus 23, g Frédéric Chopin Welte-Mignon
368 Petrarcaren 47. sonettoa, Db (Pèlerinage-ren eranskinak - 2nd Yr. Italy, #4) Franz Liszt Welte-Mignon
369 Ballade n.3.a, Opus 47, Ab Frédéric Chopin Welte-Mignon
370 The Seashore, Kontzertua Etude, Opus 17 Bedθich smetana Welte-Mignon
371 Nire Teresita D Teresa Carreño Welte-Mignon
372 Piano sonata, Opus 53, C “Waldstein”, Lehen mugimendua Ludwig van Beethoven Welte-Mignon
373 Piano sonata, Opus 53, C “Waldstein”, Bigarren eta Hirugarren mugimenduak Ludwig van Beethoven Welte-Mignon
5601 Polonaise, Opus 53, Ab “Heroic” Frédéric Chopin Duo-art
5602 Piano sonata, Opus 27, n.2.a, c# “Moonlight” (lehen eta bigarren mugimenduak) Ludwig van Beethoven Duo-art
5603 Piano sonata, Opus 27, n.2.a, c# “Moonlight” (Hirugarren mugimendua) Ludwig van Beethoven Duo-art
5609 Hexentanz (Witches’ Dance) Opus 17, n.2. Edward MacDowell Duo-art
5615 Kontzertua Etude, Opus 36, F# Edward MacDowell Duo-art
5645 Barcarolle 4 zk., G Arthur Rubinstein Duo-art
5707 Mi Teresita Teresa Carreño Duo-art
6020 Harmonious Blacksmith - Air with Variations George Frideric Handel Duo-art

Pianola proiektua

2002ko irailaren 13an, «Pianola proiektua» iragarri zen. Horren bidez, formatu digitalean berreskuratu ziren Teresa Carreñok "Du-Art" enpresarentzat grabatutako paper-biribilki urriak, artistaren arabera Edison formatuko metalezko arrabolek baino soinu-kalitate handiagoa zutenak.[18][19] Gustavo Colmenaresek, Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Konputazio Zientzietako adituak, Rina Surós eta René Escalante ikasketa-etxe horretako irakasleak eta Juan Francisco Sans piano-jole venezuelarrak aholkatutako musikan parte hartu zuen. Carreñoren exekuzioei eta konposizioei buruzko ikerketa egin zen, eta, ondoren, Gustavo Colmenaresek diseinatutako talde batean digitalizatu ziren piano-biribilkietan grabatutako exekuzioen ale gutxi batzuk berreskuratu ziren. Colmenares eta Surósek jakin zuten piano-fabrikatzaile bakoitzak bere kodeketa mekanikoko arauak zituela biribilkiak grabatu edo zulatzeko; beraz, garai hartan zeuden piano-jole guztiekin bateragarritasun-arazoak izan ziren. Zailtasun hori zela eta, MIDI formatuko informazio bihurtu ahal izan ziren grabazio-pianoaren pedaleko nota eta oinetako zulaketak. Hurrengo urratsa Yamaha Corporation enpresa japoniarrak fabrikatutako Disklavier ekipoa erabiltzea izan zen, aurrez diskete batean prozesatutako informazioa piano akustiko moderno batean exekutatzeko. Ondoren, grabazio-azterlan batean, informazioa MIDI formatuan prozesatu zen, 2003an disko konpaktu bat editatzeko.

Aintzatespenak

  • Venezuelako Postak bere omenez estanpatxo bat egin zuen.
  • 1983an inauguratu zen Caracaseko kultura-gune nagusiak bere izena darama (Teresa Carreño Antzokia)
  • Caracasen Plaza bat ere El Calvario parkean,
  • Bere izeneko bi kale eta ikastetxe bat
  • El Sistema hiriko gazteen orkestra sinfonikoak bere izena du.
  • 2003an, hil zen etxean, plaka oroigarri bat jarri zen.

Erreferentziak

  1. «VenezuelaTuya» Venezuela Tuya (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  2. «Biografia de Teresa Carreño» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. (Gaztelaniaz) López, Alberto. (2018-12-22). «Teresa Carreño, la prodigiosa pianista de fama mundial» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  4. (Gaztelaniaz) Teresa Carreño, la valquiria del piano – Barcelona Classica. (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Teresa Carreño, la mejor pianista de América Latina» ELMUNDO 2018-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  6. (Gaztelaniaz) «Teresa Carreño fue una gran pianista venezolana» Billiken 2021-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  7. «Teresa Carreño» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  8. «Teresa Carreño - Biografía de Teresa Carreño» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  9. «Biografia de Teresa Carreño» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  10. Redacción. «La poco conocida historia de Teresa Carreño, la niña prodigio venezolana que tocó el piano para Abraham Lincoln» El Observador (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  11. (Gaztelaniaz) «TERESA CARRENO BIOGRAFíA - TERESA CARRENO INFANCIA, VIDA Y CRONOLOGíA - MÚSICOS» es.celeb-true.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  12. Kenneth A. Bernard. «Abraham Lincoln and Music» Lincoln and the Music of the Civil War.
  13. Gail Smith. The Musical World of Abraham Lincoln. .
  14. Le Sommeil de l'enfant, Berceuse YouTuben
  15. The Pianola institute. The Reproducing Piano Duo-Art. .
  16. Albert M. Petrak. Welte Piano Roll Catalog. .
  17. Albert M. Petrak. Duo-Art Catalog. .
  18. Ana María Hernández. (13 de septiembre de 2002). Proyecto Pianola 2002. .
  19. Ciencia Contigo - Teresa Carreño toca de nuevo. 4 de diciembre de 2009.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!