Teresa Rivera[1] Mattel enpresako panpina da, Barbie panpinaren fikziozko lagunetako bat. 1988an agertu zen eta harrezkero, Barbieren jostailu-lerroan gehien agertzen den emakumezko laguna izan da, Christieren ondoren.
2008ko Barbie & the Diamond Castle filmaren trailerrean, narratzaileak Teresa Barbieren lagunik onena dela dio[2].
Historia
Barbie sex symbol bat izatearen kritikei aurre egiteko, Mattel enpresak Barbieri lagunak eman behar izan zuen[3]. Horietako batzuk Ken mutil-laguna, Christie neska afro-amerikarra, Francie Barbieren lehengusina eta Skipper Barbieren ahizpa dira. 1963an Midge agertu zen eta Barbieren lagunik onena bezala merkaturatu zen[4], baina 1967an desagertu zen.
Teresa 1988an agertu zen California Dream lerroan Barbie, Ken, Christie eta Midgerekin batera (lerro honetan ere itzuli egin zen)[5].
Barbierekin erlazionatutako hainbat liburu, aldizkari, bideo-joko eta filmetan ikusi izan da, hala nola Barbie & the Diamond Castle, Barbie and the Three Musketeers, Barbie: A Fashion Fairytale eta Barbie: Life in the Dreamhouse[6].
Filmak
Erreferentziak
Kanpo estekak