Tania Safura Adam Mogne (Maputo, 1979) kazetari, erakusketa komisario eta ikertzailea da.[1] Afrikako diasporan eta musikan aditua da eta Radio Africa izeneko kultur plataformaren sortzaileetako bat .[2]
Biografia
Maputon jaioa da. Lisboan, Madrilen[3] eta Bartzelonan bizi izan da eta azken horretan du egoitza.[4]
Unibertsitate ikasketak Madrilen egin bazituen ere,[5] Bartzelonan nazioarteko garapenean, Afrikako gizarteetan eta kultura-ekoizpenean espezializatu zen.[6][7][8]
Lan ibilbidea
2009an, Expressions de l'Africa negra en Barcelona dokumentala zuzendu eta ekoitzi zuen, ikus-entzunezkoen Aniztasunaren Saria irabazi zuena.[9]
2012an, Radio Africa Sonidos Urbana proiektua bultzatu zuen,[10][11] gerora, Radio Africa Magazine.[12][13] 2016an Radio Africa Bartzeonako CCCBren "Making Africa. Un continente de Diseño" erakusketako jardueren arduraduna izan zen.[14][15] Urtebete geroago Betevé irratian irratsaioa eskaini zuen, Mrs. Safura goitizenarekin eta[16][17] 2018an, ikus-entzunezkoen Aniztasunerako Saria irabazi zuen.[18]
2018az geroztik, diaspora beltzen inguruan sortzen den azterketa eta pentsamendua du ardatz, bereziki Bartzelona eta Espainiako eremu publikoan dauden emakumeak eta kultur-ekoizpena.[19] Horregatik, "Microhistorias de la Diáspora" bezalako programak komisariatu ditu.[20]
Horrez gain, hainbat ikerketa egin, African Bubblegum Music musika-programa sortu[21][22] eta, besteak beste, MACBA eta Ctxt-rekin aritu da elkarlanean.[23][24][25][26][27]
Egun (2023), “Espainia Negra. Viaje hacia la negritud en el espacio-tiempo” ikerketa zuzentzen du, non Artium bezalako museoak parte-hartzen duten.[28] Sofia Erregina Museoko “Estudios Negros Ibéricos” ikerketa-taldea eta Betevé irratiko Radio Africa programa ere zuzentzen ditu .[29]
Sariak eta aintzatespenak
- 2009an, ikus-entzunezkoen Aniztasunaren Saria Expressions de l'Africa negra en Barcelona dokumentala arekin.[9]
- 2018an, ikus-entzunezkoen Aniztasunerako Saria.[18]
Erreferentziak
Kanpo estekak