Tall Halaf[1] (arabieraz: تل حلف; kurdueraz: Til Xelef) ipar-ekialdeko Siriako Al-Hasakah eskualdean, turkiar mugatik gertu eta Ceylanpınar hiriaren aurrean, dagoen aztarnategi arkeologikoa da. Kultura neolitikoaren lehen aztarna suposatu zuen eta Halaf kulturari izena eman zion, bere zeramika geometrikoa ezaugarri nagusia zuena.[2] Gero, Guzana edo Gozan izeneko aramear hiri-estatuaren kokapena izan zen.[3] Siriako Gerra Zibilean Herri Babesaren Unitateak gerrilla kurduak okupatu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak