Ospetsu egin duten bere ezaugarriak bizarra eta ile edo kalpar luzea dira, horregatik frantziar errugbizaleek "L'homme des Cavernes" (Leizeetako gizona) deitzen dute.
Bere ibilbideko une exzentriko edo bitxi batzuengatik ere ezaguna da, adibidez aurkalaria plakatu beharrean lerroko epailea plakatu eta sarrera batean hutsegin zuenekoa, edota jokalari bat plakatzeko saiakeran epailea zegoen aldera balantzaka joan zenekoa.
Bai bere errugbi taldearen jarraitzaileen, bai frantziarren artean jokalari maitatuenetakoa da, zale kopuru handia du. Zaleek beren buruei "chabalistak" deritzaie.[1].
Bere jarraitzaileek "Mmmm Chabal!" leloa abesten dute [2].
Erreferentziak
↑(Ingelesez)«CHABAL!!!!!!», therugbyforum.com. Zale porrokatuak "Chabalists" izenaz dira ezagunak dira.