Szabolcs-Szatmár-Bereg |
---|
Hungaria |
|
|
|
Estatua | Hungaria |
---|
Izen ofiziala | Szabolcs-Szatmár-Bereg vármegye |
---|
ISO 3166-2 | HU-SZ |
---|
Hiriburua | Nyíregyháza |
---|
Zatiketa |
ikusi
- Baktalórántházako barrutia, Csengerko barrutia, Fehérgyarmateko barrutia, Ibrányko barrutia, Kemecse District (en) , Kisvárdako barrutia, Mátészalkako barrutia, Nagykállóko barrutia, Nyírbátorko barrutia, Nyíregyházako barrutia, Tiszavasváriko barrutia, Vásárosnaményko barrutia eta Záhonyko barrutia
|
---|
|
Koordenatuak | 48°00′N 22°10′E / 48°N 22.17°E / 48; 22.17 |
---|
|
Azalera | 5,935,83 km² |
---|
Mugakideak | Transkarpatiako oblasta, Košice eskualdea, Borsod-Abaúj-Zemplén eta Hajdú-Bihar |
---|
|
Biztanleria | 529.381 (2022ko urriaren 1a) −26.115 (2011) |
---|
Dentsitatea | 93 bizt/km² |
---|
|
Eskualdea | Iparraldeko Lautada Handia |
---|
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
---|
http://www.szszbmo.hu/ |
Szabolcs-Szatmár-Bereg (eslovakieraz: Sabolčsko-satmársko-berežská; ukraineraz: Саболч-Сатмар-Береґ) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Iparraldeko Lautada Handia eskualdean, Eslovakia, Ukraina eta Errumaniako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Borsod-Abaúj-Zemplén eta Hajdú-Bihar konderriak ere mugakide ditu. 5.935 km²ko azalera du, eta 2011n 552.000 biztanle zituen[1]. Hiriburua Nyíregyháza da.
Geografia
Szabolcs-Szatmár-Bereg Hungariako Ordoki Handian kokaturik dago. Eremu lau horretan basoak, alor landuak, larreak, belaiak eta zohikaztegiak aldizkatzen dira. Ibairik handiena Tisza da, konderriaren ipar-mendebaldeko muga egiten duena; ibaiadar nagusiak Batar, Tur, Szamos eta Kraszna dira. Klima hotzagoa eta euritsuagoa da Alföld Handiko beste lekuetan baino[2]. Urteko batez besteko prezipitazioa 550–600 mm artekoa da.
Banaketa administratiboa
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 13 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia
|
Hiriburua
|
Eremua (km²)
|
Biztanleria (2013)
|
Udalerriak (település)
|
Baktalórántháza
|
Baktalórántháza
|
254,47
|
19.475
|
12
|
Csenger
|
Csenger
|
246,51
|
13.126
|
11
|
Fehérgyarmat
|
Fehérgyarmat
|
707,38
|
36.773
|
50
|
Ibrány
|
Ibrány
|
304,91
|
23.370
|
8
|
Kemecse
|
Kemecse
|
246,41
|
22.020
|
11
|
Kisvárda
|
Kisvárda
|
523,09
|
55.088
|
23
|
Mátészalka
|
Mátészalka
|
624,70
|
62.576
|
23
|
Nagykálló
|
Nagykálló
|
377,37
|
30.261
|
8
|
Nyírbátor
|
Nyírbátor
|
695,94
|
42.011
|
20
|
Nyíregyháza
|
Nyíregyháza
|
809,60
|
166.342
|
15
|
Tiszavasvári
|
Tiszavasvári
|
381,61
|
26.915
|
6
|
Vásárosnamény
|
Vásárosnamény
|
617,94
|
35.180
|
28
|
Záhony
|
Záhony
|
145,92
|
18.734
|
11
|
Hiri eta herriak
Konderri eskumenak dituzten hiriak
Hiriak eta herri handiak
(2015eko biztanleria[3])
Ekonomia
Nekazaritzako uzta nagusiak fruituak (aranak, sagarrak eta intxaurrak), laboreak (batez ere, zekalea eta garia), tomatea, ekilorea eta tabakoa dira. Abeltzaintzan, zerriak eta ardiak hazten dira. Aran-brandiak, alkohol industriala, eta morfina (lo-belarretik) ere ekoizten dira[2].
Szabolcs-Szatmár-Bereg herrialdeko eskualderik atzeratuena da. Erregimen komunistaren garaian, milaka lagunek Hungariako beste leku batzuetara joan behar izan zuten lan bila. Emigrazioa 1990eko hamarkadan eten zen. Nyíregyháza konderriko industriagune nagusi bilakatu da; besteak beste, makineria, kautxoa eta elikagaiak ekoizten dira. Beste hiri industrial batzuk Mátészalka, Nyírbátor, Kisvárda eta Záhony dira, azken hau Ukrainatik datozen oliobideei esker[2].
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak