Surinamgobandera bost errenkadaz osatuta dago: berdea (zabalera bikoitzekoa), zuria, gorria (zabalera laukoitzekoa), zuria eta berdea (zabalera bikoitzekoa). Errenkada gorriaren erdian, bost puntako izar hori handi bat dago.
1975koAzaroaren 25an onartu zen bandera, Surinamren independentzia bereganatu zuen egunean bertan. Izarrak talde etniko guztien batasuna irudikatzen du; errenkada gorriak aurrerapena eta amodioa, berdeak itxaropena eta emankortasuna eta errenkada zuriak bakea eta justizia irudikatzen ditu.
Independentzia aurreko bandera, elipse batez loturiko bost koloretako izarrez osatuta zegoen. Izarrek Surinamgo populazioa osatzen duten talde etniko garrantzitsuenak irudikatzen dituzte: jatorrizko amerindiarrak, kolonizatzaile europarrak, plantazioetan lan egiteko esklabo bezala ekarritako afrikarrak eta esklabotzatik ihes egin zuten afrikarren ordez eraman zituzten hindu, japoniar eta txinatarrak. Elipseak talde hauen arteko harreman harmoniatsua irudikatzen du.