Baso ustiakuntza, nekazaritza, meatzaritza eta oihalgintza dira ekonomia jarduerak, beirazko eta portzelanazko lanekin batera. Txekiako printzeek XII. eta XIV. mendeetan eskulangileak eta meatzariak ekarri zituzten Alemaniatik eta han kokarazi. Harrezkero, txekiarren eta alemaniarren arteko gatazkak ugari izan dira Bohemiako historian.
Izena Sudeti Montes latinizaziotik datorkio; eskolastikoen garaian Ptolomeok bere Geographia lanean erabili zuen Soudeta Ore terminoaren latinizazioa zen eta Gabreta basoaren iparraldean kokatzen zituen. Etimologia ez da argia eta, batzuen ustez su- indoeropar aurrizkitik etor daitekeen bitartean eta basurde mendia esan nahian, bada latinezko sudis hitzetik eratorria dela dioena ere, arantza esanahiarekin, inguruaren orografiari aipamen eginez, agian.
Sudeteak izendapena Bohemian eta Moravian mendikateen inguruan bizi den aleman-hiztunen biztanleria izendatzeko ere erabiltzen da: Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, bertako biztanleriaren % 30 ziren. Garai hartan, eremu horri, alemanez, Sudetenland deitzen zitzaion.
Geografia
Mendikatea hiru eremutan banatzen da:
Mendebaldeko Sudeteak
Ještěd-Kozákov gandorra
Jizera mendiak
Kaczawskie mendiak
Karkonosze/Krkonoše
Lusatian mendiak
Rudawy Janowickie
Erdialdeko Sudeteak
Bardzkie mendiak
Bystrzyckie mendiak
Orlické mendiak
Owl mendiak
Harrizko mendiak
Mesa mendiak
Ekialdeko Sudeteak
Urrezko mendiak
Jeseniki mendiak
Opawskie mendiak
Śnieżnik mendiak
Ez du garaiera handirik eta tontor gutxi batzuk iristen dira 1.500 metrora. Garaiena Sněžka-Śnieżka (txekieraz/polonieraz) edo Schneekoppe (alemanez) da (1.602 m). 1.200 m-ra iritsi bitartean, basoz estalita dago eta bertan alpetar larreak hazten dira. Glaziar Kuaternarioek higatutako bloketan dago zatituta.
1919an, aleman hiztunez osatutako biztanleriak Alemaniara elkar zedin eskatu zuen alferrik, Txekoslovakia estatu sortu berriaren zati bilakatu baitzen. Horren ondorioz, herritar batzuek Sudeteetako Alemaniar Alderdia sortu zuten: gerora, alderdiak Hitler eta nazien babes interesatua izan zuen.
Antzinako Bohemia erresumaren mugetan kokatzen zen eta Moravia ere barne hartzen zuen, Silesia ere Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte izango zelarik. Premysl txekiar dinastia erori zenean, Luxemburgoko etxeak agindu zuen han, Jogaliaek gero eta Habsburgotarren azkenean. XIII. mendez geroztik, alemaniarrak bizi ziren han, Bohemiako erregeek horrela gonbidatuta. Habsburgotarrekin, lurraldea erresumaren barnean geratu zen eta horrela mantendu zen XIX. mendeko nazionalismoak piztu arte, txekiar eta alemaniarren arteko lehenengo ika-mikak ezin isildu.
Alemaniako Bohemia (Deutschböhmen): Ipar eta mendebaldeko Bohemiak aldarrikatu zuten, Austriaren barnean eta Liberec (alemanez: Reichenberg) hiriburu. Landeshauptmann izena ematen zioten lehendakariak administratzen zuen, Rafael Pacher (1857-1936), 1918kourriaren 29tikazaroaren 4ra arte eta Rudolf Ritter von Lodgman von Auen (1877-1962), 1918koazaroaren 6tikabenduaren 16ra arte. Txekiar armadak azken hiri garrantzitsua okupatu zuen eta, ordutik aurrera, gobernuak atzerrian segitu behar izan zuen, Zittau, Saxonia eta, gero, Viena, 1919ko irailaren 24ra arte.
Sudetenland probintzia: Iparraldeko Moraviak austriar land bat aldarrikatu zuen, Opava (alemanez: Troppau; polonieraz: Opawa; latinez: Oppavia) hiriburu. Robert Freissler (1877-1950) gobernadore (Landeshauptmann) izan zen 1918kourriaren 30etikabenduaren 18ra arte.
Bohemiako basoak (Böhmerwaldgau): Bohemiako basoa eta Hegoaldeko Bohemia Goiko Austria landaren barruti bilakatu zen. Friedrich Wichtl (1872-1922) Kreishauptmann (barrutiburu) izan zen, 1918kourriaren 30az geroztik.
Alemaniako Hegoaldeko Moravia (Deutschsüdmähren): Beheko Austriaren landaren barruti bilakatu zen eta Oskar Teufel (1880-1946) izan zen barrutiburu 1918kourriaren 30 arte.
Alemaniako beste gutxiengo batzuk Austriako aleman hiztunekin elkartzen ahalegindu ziren Moravian, Brnon, Jihlavan eta Olomoucen, baina ez zuten lortu.
Parisko Bake Biltzarreko batzorde iparramerikarrak gero ahaztu zen gomendio sail bat egin zuen, Txekoslovakiako aleman hiztunek lurraldeen inguruan eskatzen zutena aztertuz. Injustizia hura larritu egin zen 1919komartxoaren 3an, txekiar armadak alemaniarzaleei tiro egin zienean: garbi geratu zen Txekoslovakiaren aspirazioak arriskutsuak zirela, batez ere, alemaniar hiztun horiek Alemanian eta Austrian zituzten milioikia lagunak kontuan hartuta. Gomendioak baztertu ziren: Txekoslovakiak Sudeteak bere lurraldean sartzea eskatu zuen eta, 1919an, eskari hori Saint-Germaingo Itunean berretsita geratu zen.
Txekiar eta alemaniar hiztunen arteko ika-mikek 20ko hamarkadan iraun zuten eta 30eko hamarkadan larritu[3]. Krisi ekonomikoak gogor astindu zuen enpresa esportatzaileen mende zegoen Sudeteen ingurua; papera, jostailuak, beira... txekiarren ekoizpenaren % 60 Sudeteetan egiten zen eta % 78 esportatzekoa zen. Geldialdiarekin, langabezia zabaldu egin zen eta biztanleen haserrea ere bai[4].
1945ean, behin Bigarren Mundu Gerra amaitu eta Alemaniak kapitulatu eta gero, Sudeteetako aleman hiztunak eskualde haietatik kanporatuak izan ziren eta, haien ordez, txekiar eta eslovakiarrez birpopulatu.
Txekiar legediak nazien aurkako afiliazioa frogatzen zuten aleman hiztunak babesteko aukera azpimarratzen zuen, baina Alemaniaren aurkako gorroto izugarria zegoen eta kasu gehienak ez ziren errespetatu, 244.000 alemaniar besterik ez ziren geratu (horietatik 100.000 bat Mendebaldeko Alemaniara joan ziren). 1945ean atzerriratu zituztenak 500.000 bat izan ziren eta abusu eta bortxakeria ugari jasan beharrean izan ziren. 24.000 bat heriotza izan zen alde egin beharrari lotuta, eta, frogatu ez bazen ere, 62.000 desagertu salatu ziren.
Sudeteetan bizi ziren alemaniarren jabetzaren gehiengoa konfiskatu egin zitzaien gerraren kalte-ordain. 1946an, 2.234.544 pertsona deportatu zituzten Alemaniara, 2/3 amerikarren sektorera eta 1/3 sobietarrenera. Alemanez gain, familia mistoak ere baziren tartean. Lurraldean, txekiarrak jarri ziren bizitzen eta baita beste gutxiengo batzuk ere: eslovakiarrak, Voliniako txekiarrak, ijitoak eta hungariarrak (azken horiek behartu egin zituzten, baina, geroago, haien jaioterrietara alde egin zuten). Biztanleriarik gabeko guneak ere geratu ziren eta hantxe geratu zen alemaniar gutxiengoa[5]. 2001ean, alemaniar etniako 40.000 pertsona besterik ez zen zentsatu Txekiar Errepublikan.
Gaur egun, Sudeteak txekiar lurraldean sartuta daude eta Alemaniak ere aitortzen du hori. Hala ere, 1945az geroztik, Sudeteetako biztanle izan ziren haien oinordekoek ez diote kalte-ordainak erreklamatzeari utzi, lurralde haietatik bidali zituztelako.